Ernst Ludwig Kirchner
Itxura
Ernst Ludwig Kirchner (Aschaffenburg, 1880ko maiatzaren 6a - Frauenkirch, 1938ko ekainaren 15a) alemaniar pintore eta grabatzailea izan zen.
Dresdenen eta Munichen egin zituen arkitektura- eta pintura-ikasketak. 1905ean Die Brücke artista-taldearen sortzaileetakoa izan zen. Haren lanean eragin handia izan zuten Alemaniako pintura gotikoak, Afrikako eta Ozeaniako eskulturak eta Frantziako fauvistek. Indar handiko kolorea erabiltzen zuen bere lanetan, zenbaitetan bortitza eta marrazki sendoa. Espresionismoaren jarraitzaile izan zen, Alemaniako agintari naziek haren pintura dekadentetzat salaturik, bere buruaz beste egin zuen arte.
-
Marzella (1909–1910)
-
Selbstbildnis als Soldat (1915, Autorretratua soldadu gisa)
-
Vier Holzplastiken (1912)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Ludwig Kirchner |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.