Eskaiola
Eskaiola, igeltsu naturaletik lortzen den produktu industrial bat da.
Kalitate handiko eta ale oso fineko igeltsua da, igeltsu natural mineralean duen proportzioa %90etik gorakoa delarik, oso purua beraz.
Espainian, eraikuntzan asko erabiltzen den material bat da, zuri kolorekoa, ale finekoa, ezpurutasun oso gutxi ditu, igeltsu zuriak baino gutxiago, eta "sabai faltsu"etan erabiltzen da, baita eraikinen paramentuetako akaberetan ere.
Hitza, italierako Scaglióla hitzetik dator, Scágliaren txikigarria, latinetik Scaliolae, talkoaren antz apur bat duen harri zuria.
XIX. mende hasierararte, eskaiola bezala igeltsu eta igeltsu espatiko nahasketa bat ulertzen zen, kola urez oreatua. Ikuspegi tradizionaletik, igeltsua eta eskaiolaren arteko ezberdintasuna, igeltsu naturalean duten purutasuna, eta, batez ere, granulometria da, eskaiola finagoa baita. Igeltsuak %70a baino gehiagoko purutasuna duen bitartean, eskaiolak %90etik gorakoa izan behar du. Industria arloan, ez dago bata eta bestearen arteko ezberdintasunik. Akaberazko igeltsu edo eskaiolak, proiektatzekoak...
Eskaiolaren konposaketa kimikoa, gehienbat erdihidrataturiko kaltzio sulfatoa da:CaSO42•H2O, igeltsu natural arrastoekin eta III. faseko Anhidritarekin batera, konposaketaren arabera ezaugarri ezberdinak izan ditzakeelarik.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ore bezala: eskaiola, hauts eran aurkezten da, 20 kilo inguruko zakuetan enbasatua. Urarekin oreatua, oso akabera fina behar duten luzituetan erabiltzen da, eusteetan (orohar espartzuarekin batera...). Gehigarriekin nahastua iztukadurak egiteko erabiltzen da.
- Konformatua: eskaiola, lantegietan moldeatzen da, forma ezberdinekin, elementu apaingarriak egiteko: zutabeak, soingainak, moldurak eta baita altzariak ere.
- Plaketan: eskaiola mikrobeira zuntzarekin nahasten da, nahiko erresistentzia duten plakak eratzeko. Sabai faltsuak edo barne espazioen banaketarako panelak egiteko erabiltzen da.
- Perlitarekin nahastua, arindu egiten da eta propietate bereziak ematen dizkio, isolatzaile, suaren aurkako babesle bezala...
Osasunaren Nazioarteko Erakundea, gorputzadarrak, bertako hezurren bat apurtuz gero, geldi edukitzeko beste modu aurreratuago batzuen bila ari da, uste denez, eskaiola larruazalaren gainean jartzea arriskutsua izan baitaiteke, aurkitu denez, larruazaleko minbizia eragin baitezake tenperatura oso altuekin konbinatuz gero.
Igeltsulana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskaiola, igeltsulan ekonomikoa egiteko erabili izan da, dagozkien molde negatiboak sortuz, eta, hauengandik, ondoren, positiboak.