Eskuko bideokamera
Eskuko bideokamera edo camcorderra kamera eramangarria da, bideo eta audio funtzioak dituena mota desberdinetako euskarrietan; hala nola, bideo zintak edo memoria txartelak eraman ahal dituena, eta bideo kameren eta bideokaseten ezaugarriak bateratzen dituena. Gaur egun, bideokamera gehienek eskuzko erabilerarako edo automatikoki kontrolatzeko aukera anitz eskaintzen dituzte.
Historia[1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]60. hamarkadan lehenengo bideokamera eramangarriak agertu ziren eta, LabGuysWorlden arabera, Ampex enpresak 1963. urtean eskaini zuen lehen aldiz. Gabonetako Neiman Marcus katalogoan izan zen iragarria, non zera eskaintzen ziren, kamera handi bat, telebista pantaila bat, zenbait altzairu berezi eta 100 libratan balioztatutako VR-1500 bideokamera. Paketeak 30.000$ balio zituen, enpresako ingeniari batek etxean jartzen zuelarik.
1967. urtean Sony enpresak lehenengo portapak-a kaleratu zuen: Sony DV-2400 Video Rover. Grabagailu honek bi pieza desberdin zituen, zuri-beltzeko bideokamera eta bideograbagailu bat. Pertsona batek eraman zezan egindakoa bazen ere, gehienetan pertsona bat kameraz arduratzen zen eta beste bat bideograbagailuaz.
Denborarekin, Panasonic eta JVC enpresak ere portapak-ak saltzen hasi ziren eta, azkenean, kamerak txikiagoak eta hobeak bihurtzen joan ziren, kolorekoetara eboluzionatu arte. Izan ere, 70. hamarkadan, Sony eta JVC enpresek Betamax eta VHS zinta ereduak garatu zituzten. 1976. urtean, koloreko lehen VHS zinta argitaratu zen JVC-ren eskutik. Ordea, bideokamerak bi piezatakoak izaten jarraitzen zuten.
1983. urtean, Sony-k munduko lehenengo bideokamera komertzializatu zuen: Betamovie-a. 1986. urtean, aldiz, fabrikatua izateari utzi zion, grabatu bai, baina ezin baitzituen bideoak erreproduzitu. JVC-k, bere aldetik, 1985. urtean VHS zintekin zebilen eta grabatutako bideoak batean erreproduzitu zitzakeen bideokamera garatu zuen. Bestalde, eta urte berean, Sony-k, beste fabrikatzaile batzuekin batera, bideokameren tamaina txikitu zuen, VHS-a baino 4 milimetro gutxiago neurtzen zituena eta Video8 izendatutako 8 mm-ko kasete berria erabili ahal izateko.
Bi urte geroago, Hi8 (Video8-a baino hobea zena) eta S-VHS (VHS-a baino hobea zena) formatuak heldu ziren merkatura, zeinek edizioaren kontuak errazten zizkioten bideokameren erabiltzaileei.
Hurrengo hamarkadan, 1992. urtean zehazki, Sharp konpainiak LCD pantaila gehitu zien bideokamerei, gaur ezaugarri estandarra dena kamera gehienetan. Hala ere, hiru pasa behar izan ziren eguneko bideokamera digitalen ereduak garatu zitezen. Panasonic eta Sony izan ziren honetan aitzindari, JVC-k eta Sharp-ek hurbiletik jarraitzen zituztelarik.
Hain zuzen ere, 2004. urtean, zuzenean DVDan grabatzen duten kamerak sortu ziren eta, pixka bat beranduago, disko gogorrean grabatzen dutenak.[2]
Bideokamera motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bideokamerak sailkatzeko zenbait modu desberdin daude, eta hauen artean ezagunenetarikoa baliteke analogikoen eta digitalen arteko bereizketa. Kamera analogikoak zintak erabiltzen dituzte grabatzeko, eta digitalek DVD.ak, disko gogorrak, txartelak, eta abar.
Emango zaion erabilerari begira, baina, era honetan ahal dira bereizi:
- Smartphone-ak. Goi-mailako mugikorrek, batez ere Apple-n, Android-en edota Nokia-ren mugikorrek, high-definition-eko bideoak grabatzeko ahalmena dute. Batzuetan, ikus-entzuneko lanetarako bideoak egiteko nahikoak ez badira ere, emaitza oso profesionala gerta daiteke.
- Kontsumitzaileentzako bideokamerak, ez-profesionalak. Erabilera ez-profesionalerako bideokamerak dira. Beste kamera batzuk baino merkeagoak dira, 180€-tik 1.400€-rakoak. Kalitatea profesionalena baino baxuagoa den arren, ez dute hainbesteko pisurik eta maneiatzeko errazagoak dira. Eskuzko doikuntza eta lente finkoak dauzkate, baina ezin zaie audio osagarririk gehitu.
- Kontsumitzaile pro-entzako bideokamerak. Kontsumitzaileentzako eta profesionalentzako bideokameren artean kokatzen dira. Normalean, sorbaldan kargatzekoak dira eta aurrekontu baxuko telebistek erabili ohi dituzte. 1.400€ eta 9.200€ arteko prezioak izan ditzakete. Kontsumitzaileentzako bideokameren antzera, eskuzko doikuntza ere badute, baino aurrekoek ez bezala, kanpoko audioak gehi daitezke eta lenteak aldatu.
- Super Chip bideokamerak. Irudiak prozesatzeko txip handiagoak erabiltzen dituzte eta lenteak aldatzeko aukera ematen dute. Prezioa 5.500€ eta 18.000€ bitartekoa izan daiteke. Sony, Cannon, Compaq eta Panasonic dira mota honetako bideokamerak saltzen dituzten markak.
- DSLR bideokamerak. Digital Single Lens Reflex deituriko kamerak dira. HD irudiak grabatzeko aukera ematen dute, lenteak aldagarriak dira eta high-definition irudiak egiteko aukera ematen badute ere, ez dira hain garestiak (2.000€-tik gorakoak). Hala ere, ez daude bideoak egiteko diseinatuak, argazkiak egiteko baizik. Izan ere, 12 minutuzko bideoak egin daitezke gehienez, eta ezin zaizkie audio osagarriak gehitu.
Euskarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Memoria-txartelak (AVCHD edo high-definition-ekoak baita).
- Disko gogorrak (AVCHD edo high-definition-ekoak baita).
- MiniDV (zintan grabatzekoak).
- HDV-ak (miniDV-n grabatzekoak).
- DVD-ak.
- VHS, VHS-C, S-VHS, Video8, Hi8 y Digital8 (gaur egun jada erabiltzen ez direnak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «History of Camcorders» web.archive.org 2012-11-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Videocámara de mano. 2020-04-12 (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).