Ester
Esterra azido karboxiliko batek alkohol edo fenol batekin erreakzionatzean, prozesuan ura galduz, eratzen duen konposatu kimikoa da[1].
Adibidez:
Ester-mota asko daude. Kate motza duten azido eta alkoholetatik eratutako esterrak, normalean, usain gozoko likido lurrunkorrak dira. Ezagunak dira etil azetatoa, disolbatzaile gisa eta espasmoaren kontra erabilia; amil azetatoa, zelulosa-bernizen disolbatzaile gisa erabilia; binil azetatoa, butil azetatoa, zelulosa nitratoa eta lurrun natural edo artifizialen prestaketan erabiltzen diren beste asko[2]. Esterrak dira, orobat, fruituei beren usaina ematen dietenak: muxikari etil butiratoak, sagarrari propil butiratoak, etab. Kate luzeko azidoak glizerolarekin erreakzionatzean, lipidoak lortzen dira. Argizariak ere esterrak dira.
Esterifikazioa esterrak sortzen dituen erreakzio kimikoa da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ester hitza 1848an Leopold Gmelin alemaniar kimikariak sortu zuen[3], ziurrenik Essigäther hitzaren laburpenetik, "eter azetiko".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Chemistry, International Union of Pure and Applied. «IUPAC Gold Book - esters» goldbook.iupac.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ (Ingelesez) Wright, Cameron; Group, Waterloo Public Interest Research. (1986). A worker's guide to solvent hazards. The Group (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ (Alemanez) Gmelin, Leopold. (1848). Handbuch der Chemie. K. Winter (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).