Esther Duflo
Esther Duflo (Paris, Frantzia, 1972ko urriaren 25a) frantziar ekonomialaria da. Massachusetts Institute of Technologyn egiten du lan irakasle Pobrezia Murrizteko eta Garapenaren Ekonomiako arloetan. Gainera, Abdul Latif Jameel Poverty Action Lab (J-PAL) delakoaren sortzaileetako bat da. Era berean, Duflo Ameriketako Estatu Batuetako National Bureau of Economic Research (NBER) delakoan ikertzaile laguntzailea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garabidean dauden herrialdeetako alderdi mikroekonomikoak ikertzen dihardu, familien portaera, hezkuntza, finantzaketarako sarbidea, osasuna eta politika publikoen ebaluaketa barne.
2019an Ekonomiako Nobel Saria eman zioten, Abhijit Banerjee senarrarekin eta Michael Kremerrekin partekatutako saria.[1][2] Ekonomia Nobela jasotzen duen bigarren emakumea da, saridun guztien artean gazteena.[3] Saria pobreziarekin lotutako lanengatik eman zieten, txirotasuna gutxitzeko beren ekarpen esperimentalarengatik, hain zuzen. Pobrezia gutxitzea gaur egungo erronkarik handienetakoa dela azaldu zuen Suediako Bankuak, eta politika berriak ezarri ahal izateko saridunen ekarpena azpimarratu zuen.[4][5]
Nobel sariak ematen dituen batzordeak azaldu zuenez, hirurek egindako lanek «guztiz eraldatu dituzte garapen ekonomikoari dagozkion politikak». Batzordeak herrialderik pobreenetako irakaskuntzari buruzko ikerketa aipatu zuen. Kremerrek Kenyako eskola batzuetan eta Banerjee-Duflo bikoteak Indian egindako ikerketek erakutsi zuten eskolak testu-liburuz eta bestelako material batzuez hornitzeak ez ziela berez ikasleei laguntzen, eta askoz eraginkorragoa zela irakaskuntza haien neurrira egokitzea.[4]
Duflo Ekonomiako Nobel saria irabazi duen bigarren emakumea da, eta, orduan 46 urte zituenez, inoiz saria jasotako pertsonarik gazteena. Beren helburua da pobreziaren aurkako borrokan metodo zientifikoa erabiltzea; askotan, txiroen rudia karikaturizatuta dagoela, eta haiei lagundu nahi dietenek ere ez dituztela ulertzen txirotasunaren arrazoien sustrai sakonak.[4]
Sariak eta Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019an Ekonomia Nobel Saria[3]
- 2015ean Princesa de Asturias Saria Gizarte Zientziei[3]
- 2010ean, John Bates Clarak Medaila, 40 urte baino gutxiago duten ekonomilariei emana.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Le Nobel d’économie à Esther Duflo, Michael Kremer et Abhijit Banerjee pour leurs travaux sur la lutte contre la pauvreté» Le Monde.fr 2019-10-14 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Frantsesez) «Esther Duflo, un choix inédit pour le Nobel d’économie 2019» Le Monde.fr 2019-10-15 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Mujeres que replantean la economía. Mugarik gabeko Ekonomistak.
- ↑ a b c Berria. «Ekonomiako Nobel saria pobreziaren ikertzaileei» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ Martin, Xabier. «Banerjee, Duflo eta Kremerrentzat Ekonomiako Nobel saria, pobrezia txikitzeko beren lanengatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ENS Paris (École normale supérieure)