Edukira joan

Etxe orratz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burj Khalifa, munduko eraikinik garaiena, (Dubai)
Petronas Dorre Bikiak (Kuala Lumpur)
Sears Dorrea (Chicago)

Etxe orratza, zeru-harraskaria edo zeruorratza solairu edo garaiera askoko eraikina da. Eraikinon arrazoiak asko dira: lurzoruaren kostu handia, hiriaren ikur bat eraikitzeko nahia...

Etxe orratza definitzeko era asko daude: erabilienaren arabera, 150 metro baino gehiagoko eraikina da. 300 metrotik gorakoek supergaraiak izena dute.

Hainbat arrazoirengatik eraikitzen dira. Lurzorua garestia denean, eraikin baxuak altxatzea ez zaie eraikuntza enpresei errentagarria izaten: horregatik, eraikin bertikalak hobesten dira. Prezio horiek hirien erdiguneetan garestienak izaten direnez, etxe orratzak normalean bertan egoten dira. Horrez gain, etxe orratzek boterea islatzen dute, eta toki askotan ikur modura ere altxatzen dira.

Horrez gain, auzo edo gune berrien plangintza egiten denean ere, lekuotan eraikin garaiak eraikitzen. Esaterako, Bilboko Abandoibarra auzo berriaren plangintzan, 165 metroko Iberdrola Dorrea auzo berriaren eraikinik garaiena eta ikurra izango da.

Etxe orratzak gaur egun kontinente guztietan daude eta hainbat ereduren arabera eraikitzen dira. Ameriketako Estatu Batuetan esaterako, etxe orratzak hirien erdigunean egoten dira. Gehienetan bulegoak biltzen dituzten dorreak dira, eta noizbehinka etxebizitza dorreren bat egoten da. Hiriaren erdigunea inguratuz, garaiera baxuko etxe eta bestelako eraikinak ageri dira.

Asiako herri gehienetan, ordea, eta askotan leku falta dela eta, etxe orratzak hiri guztian zehar eraikitzen dira. Normalean, bulegoak biltzen dituzten dorreak erdigunean egoten dira, eta hiriaren gainontzekoan, etxebizitza dorreak. Hong Kongen, adibidez, eraikinen % 90 hogei solairutik gorako dorreak dira. Azken urteetan, gero eta etxebizitza dorre garaiagoak eraikitzen ari dira , 80 solairuko Sorrento dorre taldea, kasu.

Etxe orratza Chicagon sortu zen XIX. mende bukaeran. 1871n, hiri hartan izan zen suteak hiri gehiena deusezturik utzi zuen. Udalak hiria berreraikuntzeko plangintza prestatu zuen, hainbat arkitekto eta ingeniariren lana batuz, Chicagoko eskola izenaz ezagutzen den mugimendu historiografikoan: hiriaren itxura berrian pentsatzerakoan, eraikin berriak hiriaren lehenagoko egituran zelan kokatu eta egitura seguruagoak eraikitzea erabaki zuten.

Mugimendu hartako kideen artean, William Le Baronek, tipologia berria proposatu zuen: etxe orratza. Horrek dentsitatea bertikalki pilatzeko aukera ematen zuen, eta igogailuaren asmakizunarekin batera, teknikoki errazagoa da horrelakoak eraikitzea. Horretarako, altzairuzko egitura metalikoak dauzkaten eraikin handiak altxatu zituzten. Munduko lehen etxe orratza 15 solairuko Reliance Building izan zen, Chicagon.

Laster etxe orratzak eraikitzeko moda New Yorkera ere zabaldu zen, XX. mende hasiera eta 1929ko krisialdi ekonomikoaren artean, Ameriketako Estatu Batuetako Chicago eta New York lehia bizian aritu ziren, munduko etxe orratzik garaiena eraikitzeko. Herrialdeak bizi zuen egoera ekonomiko onaren islada, hainbat dorre eta eraikin berri altxatu ziren. 1933ean Empire State Buildinga inauguratu zenean, mende hasieran hasitako garaiari amaiera eman zitzaion.

Ondorengo gerrateetan etxe orratzen eraikuntzak etenaldia bizi izan zuen. 1960ko hamarkadan zehar, ordea, "etxe orratzen sukarra" berpiztu egin zen eta New Yorken World Trade Centerreko dorre bikiak eraiki ziren (410 m, garai hartan munduko dorrerik garaienak). Dena den, handik gutxira Chicagon eraikitako Sears Dorreak munduko eraikinik garaienaren titulua kendu zien.

Etxe orratzak Asian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ehundaka etxe orratz dago mundu osoan. Urteetan zehar Estatu Batuetan eraikitzen baziren ere, laster Europa eta Hego Amerikan ere eraikitzen hasi dira. Hong Kongen garapena 1960ko hamarkadan hasi zen, oraindik Erresuma Batuko kolonia zela. Horrez gain, Singapur, Hego Korea eta Japonian dorre itzelak altxatu ziren. Etxe orratzak Asiako hiri bizimoduaren parte bilakatu dira, ohikoak dira etorbide zabalak eta 50 solairutik gorako dorreak.

1990eko hamarkadatik aurrera Txinak gogor ekin dio etxe orratzak eraikitzeari. Herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko onak (urtero BPGa % 10 baino gehiago hazten da), eta nekazaritza guneetatik hirietara doan immigrazio handiak eraginda, dorreak eraikitzeko eskaria oso handia da. Hong Kongez gain, beste hiri askotan ere eraikitzen ari dira, Shanghai, Beijing, Taipei, Chongqing eta abar. Shanghain grin hori nabari-nabaria da: duela hamar urte ortuak baino ez zeuzkan Pudong barrutian, egun 500 etxe orratz baino gehiago daude, batzuk —adibidez,, Jin Mao Dorrea— 400 metrotik gorakoak dira.

Horrez gain, 300 eta 400 metro inguruko dorreak eraikitzeko proiektuak Txinako hiri askotan ageri dira, Guangzhou, Harbin, Shenzhen eta abar. Etorkizunean, etxe orratzaren paradisua izango da Txina

Etxe orratzak munduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Burj Khalifa beste etxe orratzen aldean

Txinaz gain, beste herrialde askotan etxe orratzak eraikitzen ari dira. Horren adierazgarri nagusia Dubai da: duela hogei urte hirixka zena, egun milioi eta erdi biztanle baino gehiago dituen hiria da, eta etxe orratzak eraikitzeko dozenaka proiektu daude. Eraikuntzako sektorearen adituen arabera, munduko garabien % 15 bertan dago: dorre haietako batzuk, gainera, munduko eraikinik garaienak izango dira, Burj Dubai dorrea, esaterako, 700 metro baino gehiago izango dituela aurreikusten da.

Panama Hirian bestalde, etxebizitza dorre asko altxatzen ari dira. Ameriketako Estatu Batuetako bizilagun askok euren bizitokia ezartzen du hirian, behin jubilatu eta gero. Higiezinen merkatuak eskaintzen dituen prezio merkeak direla eta, hainbat proiektu aurkeztu dira, 200 eta 400 metro bitarteko dozenaka dorre berri.

Munduko etxe orratzik garaienak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Munduko eraikinik garaienen zerrenda»
Postua Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Urtea Oharrak
1. Burj Khalifa Dubai  Arabiar Emirerri Batuak 828 metro 162 2010
2. Shanghai Center Shanghai  Txina 632 metro 128 2015
3. Abraj Al Bait Meka  Saudi Arabia 601 metro 120 2012
4. Pingan International Finance Centre Shenzhen  Txina 599 metro 115 2016
5. Goldin Finance 117 Tianjin  Txina 597 metro 117 2016
6. One World Trade Center New York  AEB 541 metro 104 2014
7. CTF Finance Centre Guangzhou  Txina 530 metro 111 2016
8. Taipei 101 Taipei  Taiwan 509 metro 101 2004
9. Shanghai World Financial Center Shanghai  Txina 492 metro 101 2008
10. International Commerce Center Hong Kong  Txina 484 metro 118 2010
11. Petronas Dorrea 1 Kuala Lumpur  Malaysia 452 metro 88 1998
11. Petronas Dorrea 2 Kuala Lumpur  Malaysia 452 metro 88 1998
13. Nanjing Greenland Financial Center Nanjing  Txina 450 metro 89 2010
14. Willis Dorrea Chicago  AEB 442 metro 108 1974
15. KK 100 Shenzhen  Txina 442 metro 97 2011
16. West Tower Guangzhou  Txina 438 metro 103 2010
17. Wuhan Center Wuhan  Txina 438 metro 88 2016
18. 432 Park Avenue Chicago  AEB 426 metro 85 2015
19. Trump International Hotel & Tower Chicago  AEB 423 metro 96 2010
20. Jin Mao Dorrea Shanghai  Txina 421 metro 88 1998
21. Two International Finance Centre Hong Kong  Txina 415 metro 88 2003
22. Al Hamra dorrea Kuwait  Kuwait 413 metro 77 2011
22. Princess Tower Dubai  Arabiar Emirerri Batuak 413 metro 101 2012
24. 23 Marina Dubai  Arabiar Emirerri Batuak 395 metro 89 2012
25. CITIC Plaza Guangzhou  Txina 391 metro 80 1997
26. Capital Market Authority Riad  Saudi Arabia 385 metro 76 2016
27. Shun Hing Square Shenzhen  Txina 384 metro 69 1996
28. Eton Place Dalian Tower Dalian  Txina 383 metro 80 2014
29. Central Market Abu Dhabi  Arabiar Emirerri Batuak 381 metro 88 2014
29. Empire State Building New York  AEB 381 metro 102 1931
31. Elite Residence Dubai  Arabiar Emirerri Batuak 380 metro 91 2011
32. Central Plaza Hong Kong  Txina 374 metro 78 1992
33. Federatsia - Vostok dorrea Mosku  Errusia 373 metro 95 2016

Iturria: Skyscraperpage.com

Eraikitzen ari diren 400 metrotik gorako etxe orratzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Egoera Amaiera urtea
Kingdom Tower Jeddah Saudi Arabia 1000 metro 167 Eraikitzen 2020
Suzhou Zhongnan Center Suzhou Txina 729 metro 137 Eraikitzen 2021
Wuhan Greenland Center Wuhan Txina 636 metro 118 Eraikitzen 2018
Pearl of the North Shenyang Txina 565 metro 111 Eraikitzen 2018
Lotte World Tower Seul Hego Korea 555 metro 123 Eraikitzen 2016
Chow Tai Fook Binhai Center Tianjin Txina 530 metro 97 Eraikitzen 2017
Zhongguo Zun Beijing Txina 520 metro 118 Eraikitzen 2018
Lotte Town Tower Busan Hego Korea 510 metro 107 Eraikitzen 2020
International Commerce Center Chongqing Txina 468 metro 99 Eraikitzen 2019
Tianjin R&F Guangdong Tower Tianjin Txina 468 metro 91 Eraikitzen 2019
Lakhta Center San Petersburgo Errusia 463 metro 86 Eraikitzen 2018
Riverview Plaza Wuhan Txina 460 metro 82 Eraikitzen 2016
The Wharf IFC Changsha Txina 452 metro 88 Eraikitzen 2018
Suzhou Supertower Suzhou Txina 450 metro 92 Eraikitzen 2017
World One Mumbai India 442 metro 117 Eraikitzen 2017
China Resources Centre Block A Nanning Txina 442 metro 90 Eraikitzen 2018
106 Tower Dubai Arabiar Emirerri Batuak 433 metro 107 Eraikitzen 2018
Marina 101 Dubai Arabiar Emirerri Batuak 426 metro 101 Eraikitzen 2015
Huaguoyuan Project Guiyang Txina 406 metro 65 Eraikitzen 2017
Nanjing Olympic Suning Tower Nanjing Txina 400 metro 89 Eraikitzen 2017

Proiektuan dauden 400 metrotik gorako etxe orratzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Egoera Amaiera urtea
Mubarak Dorrea Kuwait Hiria Kuwait 1001 metro Proiektua
Sky City Changsha Txina 838 metro 220 Proiektua
Caiwuwei Financial Center Shenzhen Txina 666 metro Proiektua
Wangjiadun Proiektua Shenzhen Txina 646 metro 115 Proiektua
Koreako Trenbide Konpainiaren Dorrea Seul Hego Korea 615 metro 150 Proiektua
Incheongo Dorreak Incheon Hego Korea 610 metro 150 Proiektua
Oryx Dorrea Doha Qatar 600 metro Proiektua
Barwa Dorrea Doha Qatar 570 metro 108 Proiektua
Dragon Tower Jiangyin Txina 538 metro 118 Proiektua
The Pentominium Dubai Arabiar Emirerri Batuak 516 metro 120 Eraikuntza geldirik 2014
Yangtze Star Nanjing Txina 510 metro Proiektua
Al Quds Endowment Tower Doha Qatar 495 metro 100 Eraikuntza geldirik 2014
Xiaobailou Union Plaza Tianjin Arabiar Emirerri Batuak 488 metro 108 Proiektua
Sun Valley Tianhe Chongqing Txina 450 metro 95 Proiektua
Dubai Dorreak Doha Qatar 437 metro 88 Eraikuntza geidirik
Diamond Tower Jeddah Saudi Arabia 432 metro 93 Eraikuntza geidorik 2017
Chongqing International Financial Center Chongqing Txina 431 metro 102 Eraikuntza geidirik
Shenyang International Finance Center Shenyang Txina 420 metro 89 Proiektua
Lingnan Tiandi Foshan Txina 415 metro Proiektua
Shenzhen International Trade Center Shenzhen Txina 400 metro 88 Proiektua
Xujiahui Tower Shanghai Txina 400 metro Proiektua
Suzhou West Lake Dorreak Suzhou Txina 400 metro Proiektua

Proiektuan dauden beste etxe orratz batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Egoera Amaiera urtea
Eraikinaren izena Udalerria Herrialdea Garaiera (m) Solairuak Egoera Amaiera urtea
Al Burj Dubai Arabiar Emirerri Batuak 1050 metro 228 Proiektua
Mubarak Dorrea Kuwait Hiria Kuwait 1001 metro Proiektua
Koreako Trenbide Konpainiaren Dorrea Seul Hego Korea 615 metro 150 Proiektua
Errusia Dorrea Mosku Errusia 612 metro 118 Proiektua
Chicago Spire Chicago Estatu Batuak 610 metro 150 Proiektua
Incheongo Dorreak Incheon Hego Korea 610 metro 150 Proiektua
Oryx Dorrea Doha Qatar 600 metro Proiektua
Shenzhen International Trade Center Shenzhen Txina 600 metro Proiektua
Barwa Dorrea Doha Qatar 570 metro 108 Proiektua
Nanjing Lu Dorrea Tianjin Txina 550 metro 100 Proiektua
Dragon Tower Jiangyin Txina 538 metro 118 Proiektua
China CITIC Plaza Beijing Txina 520 metro 118 Proiektua
The Pentominium Dubai Arabiar Emirerri Batuak 516 metro 120 Eraikuntza geldirik 2014
Xiaobailou Union Plaza Tianjin Arabiar Emirerri Batuak 488 metro 108 Proiektua
Jialin Fanying Chongqing Txina 460 metro 102 Proiektua
Sun Valley Tianhe Chongqing Txina 450 metro 95 Proiektua
Dubai Towers Jeddah Saudi Arabia 448 metro 87 Proiektua
Shenyang International Finance Center Shenyang Txina 420 metro 89 Proiektua
2 World Trade Center New York Estatu Batuak 408 metro 76 Proiektua
Lighthouse Tower Dubai Arabiar Emirerri Batuak 400 metro 66 Proiektua
Shenzhen International Trade Center Shenzhen Txina 400 metro 88 Proiektua

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]