Eztebe I.a Hungariakoa
Eztebe I.a Hungariakoa | |||
---|---|---|---|
1000 - 1038 ← baliorik ez - Peter, King of Hungary (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Esztergom, 975 | ||
Herrialdea | Hungaria | ||
Heriotza | Szentkirály (Esztergom) (en) , 1038ko abuztuaren 15a (62/63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Székesfehérvár Basilica (en) Székesfehérvár | ||
Familia | |||
Aita | Géza | ||
Ama | Sarolt | ||
Ezkontidea(k) | Gisela of Hungary (en) (996 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Árpád dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Santutegia | |||
Abuztuaren 20 eta Abuztuaren 16 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Eztebe I.a Hungariakoa (jaiotza-izena: Vajk[1]; Esztergom, Panonia, 975 inguruan - ibidem, 1038), San Esteban I.a izenaz ere ezaguna, Hungariako lehen erregea (1000 -1038ko abuztuaren 15a) izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Géza Hungariakoaren eta Sarolta erreginaren semea zen, eta Gisela Bavariakoaren senarra. Árpád printze magyarraren ondorengoa zen. Aita hil ondoren, Printze Handi gisa gobernatu zuen 997 eta 1000 bitartean, eta, aurrerago, Hungariako errege izan zen 1000-1038 urte-tartean.
San Eztebe erregea izan zen bere bertute kristauengatik, eta ez martiri gisa hil zelako, santu egin zuten lehen erregea.
Bere erregealdian kristautasuna erlijio ofizial gisa ezarri zuen, eta magyarren antolakuntza tribala sistema feudal bihurtu zuen. Gregorio VII.a aita santuak 1083an kanonizatu zuen[2], eta Hungariako zaindari santua da[3].
Eztebe I.a, Hungariako lehen erregea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1000ko abenduan errege koroatu zuten. Ofizialki errege kristau bihurtu zen, eta Hungaria erresuma izatera pasatuko zen; horrela, Kroazia eta gero, Erdialdeko eta Ekialdeko Europan sortutako bigarren erresuma izan zen.
San Eztebek bi artxidiozesi eta hamar diozesi edo elizbarruti sortu zituen.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eztebe Oton I.a Gisela Bavariakoarekin ezkondu zen, Enrike II.a dukearen eta Gisela Borgoinakoaren alabarekin[4][5]. 985 inguruan jaioa, Gisela senarra baino gazteagoa zen eta hura hil ondoren, beste 26 urtez bizi izan zituen[5].
Hungariako Kronika Argiztatuak dio Estebek seme-alaba asko izan zituela[6], baina horietako bi bakarrik, Oton eta Emeriko, izenez identifikatzen dira[5].
- Oton, Oton III.aren omenez deitua, 1002 baino lehen jaio zen[5], baina umetan hil[7].
- Emeriko 1007 inguruan jaio zen[5]. Haren heriotza goiztiarrak barne-gatazka sorta eragin zituen[8].
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Stephen I» Britannica 2024-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ (Ingelesez) Klaniczay, Gábor. (2002). Holy Rulers and Blessed Princes: Dynastic Cults in Medieval Central Europe. Cambridge University Press, 124 or. ISBN 978-0-521-42018-1..
- ↑ (Hungarieraz) Diós, István. «Szent István király» A szentek élete jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-06-20) (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ (Ingelesez) Engel, Pál. (2001). The realm of St Stephen: a history of medieval Hungary, 895–1526. New York: I.B. Tauris Publishers, 26 or. ISBN 1-86064-061-3..
- ↑ a b c d e (Hungarieraz) Kristó, Gyula. (2001). «Koppány leverése» Szent István király (Budapest: Neumann Kht./Magyar Elektronikus Könyvtár): 17-23. (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ (Ingelesez) Dercsényi, Dezső, ed. The Hungarian Illuminated Chronicle: Chronica de Gestis Hungarorum. Corvina: Taplinger Publishing, 104 or. ISBN 0-8008-4015-1..
- ↑ (Ingelesez) Györffy, György. (1994). King Saint Stephen of Hungary. Highland Lakes: Atlantic Research and Publications, 168 or. ISBN 0-88033-300-6..
- ↑ (Ingelesez) Cartledge, Bryan. (2011). The will to survive: a history of Hungary. London: C. Hurst, 16 or. ISBN 978-1-84904-112-6..