Félicité Robert de Lamennais
Félicité Robert de Lamennais | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saint-Malo, 1782ko ekainaren 19a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Paris, 1854ko otsailaren 27a (71 urte) | ||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria | ||
Familia | |||
Aita | Pierre-Louis Robert de la Mennais | ||
Ama | Gratienne-Jeanne Lorin | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Haurrideak | |||
Leinua | Robert de la Mennais (famille) (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Indonesiera frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa, filosofoa, politikaria, itzultzailea, teologoa eta idazlea | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Influentziak | Adam Mickiewicz eta Louis de Bonald | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa panteismoa | ||
Felicité Robert de Lamennais (Saint-Malo, 1782eko ekainaren 19a - Paris, 1854ko otsailaren 27a) frantziar apaiz katoliko, idazle eta pentsalaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matematika-irakaslea izan zen bere anaiak sortutako Saint-Maloko apaizgaitegian; 1816an apaiztu zen Vannesen. 1817tik 1823 bitartean, ospe handia eman zion Essai sur l´indifférence en matière religieuse (“Erlijiozko axolakabetasunari buruzko saiakera”) idatzi zuen.
1925ean argitaratutako De la religion considérée dans ses rapports avec l´ordre politique et social (“Erlijioaz, antolamendu politiko eta sozialarekin dituen harremanen ikuspuntutik”) liburuan aginpide zibilak Elizaren aginpidera makurtu behar zuela zioen. 1830ean, Lacordairerekin eta Montalembertekin batera, L´Avenir egunkaria sortu zuen, elizaren eta estatuaren aldeko bereizketaren aldekoa. 1832an, Elizak Mirari vos entziklikaren bidez gaitzetsi egin zituen haren ideiak.
1834an argitaratutako Paroles d´un croyant (“Fededun baten hitzak”) liburuak berriro ere Elizaren gaitzespena jaso zuen eta Lamennais Eliza katolikotik at geratu zen. Le livre du peuple (1838, “Herriaren liburua”), Le Pays et le Gouvernement (1840, “Herrialdea eta Gobernua”) eta Esquisse d´une philosophie (1841-1846, “Filosofia baten zirriborroa”) liburuetan kontzientzia-askatasunaren aldeko agertu zen. 1848an, herriaren ordezkari hautatu zuten batzar legegilerako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félicité Robert de Lamennais |
- 1782ko jaiotzak
- 1854ko heriotzak
- Saint-Malotarrak
- Index Librorum Prohibitorum
- Frantsesezko idazleak
- XIX. mendeko Frantziako idazleak
- Frantziako idazleak
- Frantziako filosofoak
- Frantziako apaiz katolikoak
- Kristau filosofoak
- Frantziako diputatuak
- Borboien berrezarkuntza Frantzian
- Parisen hildakoak
- Bretainiako politikariak