Edukira joan

FK Vojvodina

Wikipedia, Entziklopedia askea
FK Vojvodina
Ezizena(k)Lale ("tulipanak")
Stara dama ("andre zaharra")
Sorrera1914
Futbol zelaiaKarađorđe Stadium
edukiera: 15.000[1] lagun
inaugurazioa: 1924
PresidenteaSerbia Vojislav Gajić
EntrenatzaileaSerbia Radoslav Batak
LigaSerbiako SuperLiga
2023-244.a
Webguneawww.fkvojvodina.rs
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FK Vojvodina (serbieraz Фудбалски клуб Војводина, Fudbalski Klub Vojvodina) Serbiako futbol talde bat da Novi Sad hirikoa. Jugoslavian 2 Liga eskuratu zituen eta Serbian Kopa bat. Mitropa Kopa ere irabazi zuen 1977an.

Ehun urte bete berri ditu taldeak 1914ean sortu baitzen Novi Sad hirian. Serbiako hirugarren futbol talde zaharrena da. Serbiako Institutu ortodoxoko ikasleek eratu zuten hiriko intelektual eta artisauen laguntzarekin. Ixilpean eratu zen, Austria-Hungariako Inperioko agintariek srerbiar gazteen elkarteak debekatu baitzituzten Vojvodina eskualdean.

1918an Serbiak independentzia lortu zuen. Lehen Mundu Gerraren garaian Vojvodinako jokalari batzuk Pragan ari ziren ikasten eta SK Slavia Pragan ere jokatu zuten. Honen ondorioz talde txekiarraren janzkera hartu zuen taldeak.

Jugoslaviako aroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30. hamarkadaren bukaeran fitxaje handiak egin zituen eta Milloidunen taldea ezizena hartu zuen. 1941ean Jugoslaviako liga irabaztear egon zen. Bigarren Mundu Gerran Novi Sad hiria Hungariara pasatu zuten naziek eta serbioen aurkako genozidioak gertatu ziren. "Novi Sadeko masakrea" izenaz ezagutzen da. FK Vojvodinari dagokionez taldea debekatu eta ondasun guztiak konfiskatu zizkioten.

1946an agintari komunistek Novi Sadeko hiru talde elkartu (Vojvodina, Slavija eta Radnički) eta Sloga Novi Sad sortu zuten. 1948an Jugoslaviako lehen mailara igo zen. Zaleen presioaren ondorioz FK Vojvodina izena berreskuratu zen. 1951ean Jugoslaviako kopako finalera iritsi zen.

1962an Jugoslaviako ligarren bigarren izan zen eta 1966an lortu zuen Liga garaipena, bigarren izan zen Dinamo Zagrebi 8 puntu aterata. Hurrengo urtean Europako Kopako final laurdenetara iritsi zen baina Atlético Madrilek kanporatu zuen etxean 3-1 irabazi arren Madrilen 2-0 galdu ondoren.

70. hamarkadan Nazioarteko bi titulu eskuratu zituen, 1976an Intertoto Kopa eta 1977an Mitropa Kopa ospetsua. 80. hamarkadan goiko postuetan egin zituen lehenengo ligak baina 1986an bigarren mailara jeitsi zen. Berehala lehen mailara itzuli eta 1989an lortu zuen Jugoslaviako bigarren liga irabaztea.

Serbiako aroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993tik aurrera Partizan eta Izar Gorriaren atzetik egon izan da, eta 10 aldiz gelditu da hirugarren postuan ligan. "Betiko hirugarrena" ezizena hartu du. 2009an bigarren egin zuen. Lortu duen titulu bakarrak Kopan izan dira, 2014an eta 2020an.

Jugoslavian: 2

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean: 2

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. [1]