Edukira joan

Faunus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faunus
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakPan
Familia
AitaPicus (en) Itzuli
AmaCanens (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Fauna (en) Itzuli eta Dryope (en) Itzuli
Seme-alabakTarquitus (en) Itzuli
Anai-arrebakFauna (en) Itzuli

Faunus, antzinako landa-jainko italiarra zen, garai erromatar klasikoan, Pan jainko grekoaren atributuekin identifikatu zena. Faunus bi modutan gurtzen zen: artzaintza eta larreen jainko gisa batetik, eta jainko orakular eta profetiko gisa. Landa guneetan gurtua zen, larreen eta abere saldoen ugalkortasun-emaile gisa. Aurrerago, basoetako jainko bihurtu zen, basoko soinuak, eta haren ahostzat hartu zuten. Faunalia jaialdia, abenduaren 5ean egiten zena, landa guneetako biztanleek ospatzen zuten, otordu handiekin eta alaitasunez.

Fauno dantzaria. Brontzezko II. mendeko estatua.


Saturnoren biloba izaki, eta Picusen seme, Faunus, erdi gizaki, erdi ahuntz gisa irudikatzen zen askotan, grekoen satiroen imitazioan eta faunoak izeneko antzeko izakien konpainian. Faunus latinoen errege eta Latinusen aita zen Eneas Italiara iristean . Virgilioren Eneidaren arabera, Faunusek Latinusi esan zion Lavinia alaba (Latinusen alaba eta Faunusen biloba) atzerritar batekin ezkon zezan, Eneasekin, alegia.

Pan bezala, Faunus ere ezkontzaren errituarekin lotu zen, eta berari eskainitako urteko jaialdiak arauen askatzearekin ospatzen ziren. Luperkalian, Erroman otsailean ospatzen zen ugalkortasunaren jaialdian, ahuntzez jantzitako gazteak karriketan zehar ibiltzen ziren ahuntz-larruzko uhala astinduz.[1] Ez zen ordea, jainko hiritarra, landa eremuekin lotzen baitzuten erromatarrek.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Faunus | ancient Italian god | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]