Fernanda Ribeiro
Fernanda Ribeiro | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2006) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Penafiel, 1969ko ekainaren 23a (55 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Portugal | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | maratoilaria eta iraupen-lasterkaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 48 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 161 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Maria Fernanda Moreira Ribeiro (Penafiel, Portoko barrutia, 1969ko ekainaren 23a ) iraupen luzeko lasterketetan aritzen den portugaldar atleta da. 10.000 metroko proban Olinpiar Jokoetako eta munduko txapelduna izan zen.
Hamahiru urterekin egin zuen debuta nazioarteko lasterketetan, eta 3.000 metroko probako bere adineko markarik onena ondu zuen urterik urte hogeita bi urte arte. 5.000 metroko lasterketan gauza bera lortu zuen 14 eta 18 urte bitartean. Seulgo (1988) eta Bartzelonako (1992) Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta 1994an urrezko dominak irabazi zituen Europako pista libreko eta estaliko txapelketetan, 5.000 eta 3.000 metrotan, hurrenez hurren. 1995eko uztailean, 5.000 metroko munduko errekorra hautsi zuen (14 minutu, 36 segundo), eta urte horretan bertan urrezko domina lortu zuen Munduko Txapelketan, 10.000 metroko proban, Göteborgen. Atlantako Olinpiar Jokoetan erreginaldia sendotu zuen 10 kilometroko proba irabazita. 1997ko Munduko Txapelketetan, Atenasen, zilarrezko domina lortu zuen 10.000 metroko proban, eta brontzezkoa 5.000 metrokoan.
Lortutako sari nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak | ||
---|---|---|
Urrea | 1996ko Udako Olinpiar Jokoak (Atlanta) | 10.000 metroko lasterketa |
Brontzea | 2000ko Udako Olinpiar Jokoak (Sydney) | 10.000 metroko lasterketa |
Munduko Atletismo Txapelketa | ||
Zilarra | 1995eko Munduko Atletismo Txapelketa (Göteborg) | 5.000 metroko lasterketa |
Urrea | 1995eko Munduko Atletismo Txapelketa (Göteborg) | 10.000 metroko lasterketa |
Brontzea | 1997ko Munduko Atletismo Txapelketa (Atenas) | 5.000 metroko lasterketa |
Zilarra | 1997ko Munduko Atletismo Txapelketa (Atenas) | 10.000 metroko lasterketa |
Markarik hoberenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Ribeiro Fernanda Iaaf.org
- 1969ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Portugalgo atletak
- XX. mendeko emakumeak
- XXI. mendeko emakumeak
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1992ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 1988ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Olinpiar Jokoetako urrezko dominadunak atletismoan
- Olinpiar Jokoetako brontzezko dominadunak atletismoan