Fosfonato
Fosfonato | |
---|---|
Mota | phosphorus compound (en) |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 26066 |
Kimika organikoan fosfonatoak edo azido fosfonikoak organofosforoen familiako konposatu organikoak dira C−PO(OR)2 taldeak dituztenak non R = alkilo, arilo edo hidrogenoa den. Gatz gisa maneiatzen dira normalean eta solido ez-hegaskorrak izaten dira. Disolbatzaile organikoetan nekez disolbatzen dira, baina errazki uretan eta alkohol ohikoetan. Oxigeno atomoetako bat sufrez ordezkatuta dutenei tiofosfonato deritze[1].
Bestetik, bi fosfonato geminal dituzten konposatuei bifosfonato esaten zaie.
Konposatu kimiko komertzial adierazgarri batzuk fosfonatoak dira, adibidez, glifosato herbizida edo osteoporosia tratatzeko bifosfonatoak (azido etidronikoa edo azido klodronikoa, kasurako). Halaber, VX nerbio-gasa tiofosfonato bat da.
Naturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelulen fosforo-iturrietako bat dira fosfonatoak beste biak fosfato ez-organikoak eta organofosfatoak dira. Adibidez, landare eta animalia askoren mintzetan dagoen azido 2-aminoetilfosfonikoa 1959an identifikatu zen lehen aldiz. Fosfonatoak nahiko ohikoak dira hainbat organismoetan prokariotoetatik eubakterietara eta onddoetan, moluskuetan eta intsektuetan[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Wiley-VCH, ed. (2003-03-11). Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry. (1. argitaraldia) Wiley doi: . ISBN 978-3-527-30385-4. (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).