Edukira joan

Fula (etnia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fula

Emakume fulaniak
Biztanleak guztira
23-25 milioi[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Nigeria

 Ginea
 Mali
 Kamerun
 Senegal
 Niger
 Burkina Faso
 Mauritania

 Ginea-Bissau
Hizkuntza
Fula
Erlijioa
Islam (sunismoa batez ere)
Zerikusia duten beste giza taldeak

Fula[2][3] (hausaz: fulan; banbareraz: fulaw), fulani, peul (frantsesez: peul; woloferaz: pël) edo fulbe (fulaz: fulɓe) izenez ere ezaguna, Afrikako mendebaldeko etnia da, Txad lakuaren eta Atlantikoko itsas ertzaren artean, Nigeria, Mali, Ginea, Kamerun eta Nigerren bizi dena.

Fulen hizkuntza (fula, pulaar edo pular deritzana) Niger-Kongo familiaren Atlantikoko mendebaleko adarra da.

Behizainak dira biztanle gehienak, eta animaliekin alde batetik bestera ibiltzeko taldeak eratzen dituzte; asko, ordea, beste talde batzuekin nahasi dira eta gaur egun bizileku finkoa dute, Nigeriako iparraldean adibidez (bertako fulen erdiek hausa hizkuntza eta kultura hartu dute).

Leku batean finkatu direnak ere abeltzainak izaten dira, eta nekazaritzan ere aritzen dira. Abeltzain fulek berdintasunezko gizarte-egitura dute, nekazari fulena edo hausena ez bezalakoa. Islamaren eragina nabarmena da, eta ahaideen arteko ezkontzak ugari dira. Gizon gehienak poligamoak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Ingelesez) Fulani Africaguide.com