Garaipenaren Zutabea
Garaipenaren Zutabea (alemanieraz Siegessäule), Berlingo erdialdean dagoen Tiergarten parkean dagoen zutabe monumental bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zutabea, 1864an Dukerrien Gerran, Prusiak Austriar Inperioarekin batera, Danimarkaren aurka lortutako garaipena ospatzeko eraiki zen.
Zutabea, 1874an amaitua eta inauguratua izan zenean, Prusiak garaipen gehiago lortu zituen Austria-Prusia Gerran Austriar Inperioaren aurka, 1866an eta Frantzia-Prusia Gerran Napoleon III.aren inperioaren aurka. Honela, zutabeak, beste bi garaipen hauek ere ospatu zituen.
Hasiera batean Reichstagaren eraikinaren parean eraikia, zutabea, gaur egun dagoen tokira, Alemania Naziaren garaian eramana izan zen, Bigarren Mundu Gerrako Berlingo guduaren ondoren zutik mantendu zelarik.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere 69 metroak, Tiergarten parkean bertan altxatzen dira, zehazki, biribil batean (alemanieraz Großer Stern "izar handia"), eta Berlingo bost etorbide handi elkartzen dituena.
Behatoki batetara igo daiteke marraskilo eskailera batetako 285 mailak igoz, honela, ikuspegi sinestezin bat ikusteko, ezinezkoa, bertan Love Paradearen ondorioz biltzen direnentzako, nortzuk, parke baten soilune batean egoteak ematen dion monumentalitatean bat datozen.
Agerkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zutabea koroatzen duen Nikéren urrezko estatuak, Paul van Dyken For an Angel liburua inspiratu zuen, eta U2 musika taldearen Stay (Faraway, So Close!) bideoan agertzen da, eta saritutako Wim Wenders zuzendariaren Cielo sobre Berlín filmean, aingeruentzako biltzargune bezala agertzen da.
Bere gaueko koloretasun harrigarria, Mike Oldfielden "Art in Heaven Concert"-LIVE IN BERLIN- kontzertuan ikus daiteke, anfitrioi bat bailitzan oso sarri hartua baita.
Multzoa, Mexiko Hirian dagoen Aingeruaren antzekoa da, baita bera baino lehenagoko batzuen antzekoa ere, San Petersburgoko Alexanderren Zutabea kasu.
Gilen I.a Alemaniakoa (ezkerrean) eta Otto von Bismarck zutabearen beheko zatian irudikatuak. | Garaipena jainkosaren estatua edo Gold-Else (Urrezko Isabeltxo), hirian ezagutzen den bezala. |