Edukira joan

Gata-Níjar Lurmuturraren Natura Parkea

Koordenatuak: 36°54′N 2°02′W / 36.9°N 2.03°W / 36.9; -2.03
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gata-Níjar Lurmuturraren Natura Parkea
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua
Datu orokorrak
MotaUNESCO Global Geopark (en) Itzuli, hegaztientzako babes bereziko eremu, kontserbazio bereziko eremu, Biosfera erreserba, naturagune babestua eta parke natural
Azalera49.512,19 ha
Geografia
Map
Koordenatuak36°54′N 2°02′W / 36.9°N 2.03°W / 36.9; -2.03
Honen parte daNatura 2000
Natura 2000 in Spain (en) Itzuli
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaAlmeríako probintzia
UdalerriaAlmería

Gata-Níjar Lurmuturraren Parke Naturala (gaztelaniaz: Parque Natural del Cabo de Gata-Níjar) Andaluzian horrelako ezaugarriak dituen lehenengo erreserba da. Almeríako probintzian dago. 49.512 Ha ditu, 12.012 itsasokoak. 1987ko abenduaren 23an sortu zuten. UNESCOren Biosfera erreserba da.

Parkea Almeríako hego-ekialdeko hiru udaletan zabaltzen da: Almería, Carbonera eta Nijar; herriak gehiago dira: Rodalquilar, Las Negras, Agua Amarga, Los Escullos, Isleta del Moro, Las Hortichuelas, Fernán Pérez, El Pozo de los Frailes, San Miguel de Cabo de Gata eta Almadraba de Monteleva. Itsas aldetik 63 km daude, Salinicas hondartzatik (Carboneras) Almeríako Rambla de Aguaseraino. Halaber, itsasoan alde babestua mila nautika bat Mediterraneoan sartzen da, Europako kontinentearen kostaldeko espazio handiena izanik.[1]

Populazioaren ikuspuntutik, inguru horretan oso pertsona gutxi bizi da: INEren arabera, 2008an 5.269 biztanle zituen, oso dispertsuak, populazio dentsitatea 14 biztanle/km. Populazio horren kopurua nagusia kostaldean egokitzen da, ia % 75a. Opor garaietan, dena dela, populazioak igoera handia ezagutzen du: kostaldeko San José (Almería) edo Agua Amarga bezalako tokietan hirukozten da.

Orokorrean, azken urteetan populazio zifrak gora doaz: azken bederatzi urtetan %35,31a igo baita.

Ondare naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Flamenko arrosak parkeko espezie ezagunetariko bat da.

Natura parkean 1.100 espezie desberdinak ikus daitezke, gehienak hegaztiak. Hona hemen batzuk:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Moreno Lampreave, D. (2001) Cabo de Gata: un espectacular patrimonio natural litoral y sumergido. Actas de las I Jornadas sobre Reservas Marinas, https://web.archive.org/web/20191110215613/http://www.reservasmarinas.net/divulgacion/eventos/pdf/gata_diegomoreno.pdf.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gata-Níjar Lurmuturraren Natura Parkea Aldatu lotura Wikidatan