Gazteluko plaza
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Gazteluko Plaza (gaztelaniaz Plaza del Castillo) Iruñeko erdialdean kokatuta dagoen enparantza da. Hiriko plaza handienetakoa izanda, eta kokapen estrategikoarengatik, Iruñeko ekitaldi gehienak (manifestazioak, jaiak...) bertan ospatu ohi dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena Luis I.a Nafarroakoaren garaian eraikitzen hasi zen gazteluarengatik datorkio.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko Alde Zaharra, Sarasate pasealekua, Nafarroako jauregia, Iruñeko Bigarren Zabalgunea eta Estafeta kalearen artean dago.
Lurpeko aparkalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken urteotan, (2001-2003) lurpeko aparkalekua egiteko asmotan Gazteluko Plaza eraberritu zen. Eraberritze lan horiek polemikoak izan ziren oso, eta Iruñeko jende andanak aurre egin zion Yolanda Barcinaren udal-gobernuaren egitasmoari. Erreferenduma egin zedin eskatu zen, eta sinadura bilketa antolatu zen. Udalak muzin egindakoan, lege-baliorik gabeko herri-erreferenduma eratu zen, non 20.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten.
Izan ere, Gazteluko Plazako indusketetan uste baino aztarna arkeologiko gehiago agertu ziren: erromatar garaietako terma bateko aurriak, mosaikoak (une horretaraino hiri erromatarrari ematen zitzaion tamaina kolokan jarri zuen horrek guztiak), ia 200 gorpuren hondakinak zituen hilerri musulmana (Iruñean musulmanen egonaldiaren inguruko sinesmenak ere berritzeko beharra erakutsi zuen horrek), XII.-XVI. mendeen arteko domingotar komentuaren hondarrak, gaztelu baten harresia (ustez Fernando Katolikoaren agindupean XVI. mendean eraiki zenarena).
Ondare guzti horrekin zer egin galderaren aurrean, udalak erabaki zuen aurri gehienak kendu behar zirela (Beriaingo zabortegi batean Gazteluko Plazako hondakinak aurkitzeak hautsa astindu zuen). Harresia, ordea, aparkalekuan geratu zen (nahiz eta horretarako moztu behar izan eta gero autoeen kutsaduraren aurrean babesik gabe geratu). Oposizioak argudiatu zuen parkina ez zela beharrezkoa, eta burutzeko arrazoi nagusia La Perla hotelari bost izarreko maila ematea zela (aparkalekurik gabe ezin da maila hori erdietsi).
Horren inguruan liburu bat plazaratu zen: Autore asko, Plaza de Castillo, 2003. ISBN 84-7681-376-7 [1]
Plaza honetako arkupe batean Iruña kafetegia dago, aldiz, Estafeta kalera doan Xabierko jeitsiera edo kalexkan Goienetxe jauregia dago. Ipar-mendebaldeko txokoan La Perla hotela dago.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguruko kale eta plazak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kasino Berria eta Iruña Kafetegia
-
Gaztelu plazako txokoa edo izkina.
-
Goienetxe jauregia, Gaztelu plazan dagoen barroko estilokoa jauregia
-
Karlos III.a etorbidea eta Gaztelu plazaren arteko elkargunea
-
Gaztelu plazako atea.
-
Hiriko kafetegi zaharrenetakoa den Iruña Kafetegiaren ikuspegia.
-
Iruña Kafetegiaren alboko atariak
-
Iruñeko erdigunearen aireko ikuspegia, tartean Iruñeko Alde Zaharra, Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua eta Foruen monumentua, Nafarroako jauregia, Karlos III.a etorbidea, Estafeta kalea eta Iruñeko zezen plaza ikus daitezkelarik.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
- Iruñeko Kultura Ondasun zerrenda
- Konstituzio plaza (Donostia)
- Plaza Berria (Gasteiz)
- Plaza Barria (Bilbo)
- Askatasunaren plaza (Baiona)