George M. Dallas
George Miffin Dallas (Filadelfia, 1792ko uztailaren 10a - ibidem, 1864ko abenduaren 31) estatubatuar diplomazialari eta politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 11. presidenteordea izan zen 1845etik 1849ra.
Abokatu lanetan aritu zen, Albert Gallatinen idazkari pribatua izan zen eta Altxor Sailean lan egin zuen. Filadelfiako Alderdi Demokratikoko fakzio bateko buruzagia izan zen eta James Buchanan buru zuen fakzioko oposiziogilea. 1828 eta 1835 artean Filadelfiako alkatea izan zen. Senatari ere izan zen 1831 eta 1833 artean. 1837tik 1839ra Martin Van Burenek Errusian enbaxadore izendatu zuen.
Presidenteorde izateko hautagaia izan zen 1844ko hauteskundeetan, James K. Polk presidente izateko hautagaiarekin batera. Hedapenaren aldekoa izan zen, eta Estatubatuar-Mexikar Gerra ostean Mexiko osoa anexionatzearen aldekoa. Bere azken kargua Erresuma Batuan enbaxadore izan zen 1856tik 1861era.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |