Gianni Rivera
Itxura
Gianni Rivera (Alessandria, Piemonte, 1943) italiar futbol jokalaria ohia eta politikaria da. Hamabost urte zituela, Milan futbol taldeak fitxatu zuen. Han Il bambino d'oro ezizena jarri zioten. Milan taldearekin Europako bi kopa irabazi zituen (1963 eta 1969), Nazioarteko Kopa bat (1969), Europako bi Errekopa (1968 eta 1973), Italiako bi liga (1962, 1968), eta Italiako hiru kopa (1967, 1972, 1973).
Italiako futbol selekzio nazionalarekin 60 partida jokatu zituen eta 14 gol sartu. Partida onenak 1970eko Munduko Futbol Txapelketan jokatu zituen, Mexikon; Italia txapeldunorde geratu zen.
Politikari gisa, Europako Parlamentuan aritu da, demokristauen ordezkari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gianni Rivera |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.