Edukira joan

Gibelgorri okagarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibelgorri okagarria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula emetica
Pers., 1796
BasionimoaAgaricus emeticus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibelgorri okagarria (Russula emetica) Russulaceae familiako onddo espezie bat da. Bereizteko espezie zaila da eta aldaerak ditu. Zapore mina duenez, ez dugu jango konturatu gabe.[1]

Kapela: 6 eta 9 cm arteko diametrokoa, gorria edo gorri-zinabrio kolorekoa; lehenik ganbila, gero laua eta azkenik hondoratua. Azala leuna, distiratsua eta banangarria da, ertza ildaskatua eta erdialdea baino zurbilagoa.

Orriak: Zuriak, berdinak, libreak edo itsatsiak, ez oso estu eta tarteko orritxorik gabe.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, zuri garbia, liraina, betea eta hauskorra.

Haragia: Zuria, mamitsua, biguna, zapore garratza, mina, eta usain atseginekoa. Sulfato ferrosoarekin arrosa zurbil kolorea hartzen du.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Emetica epitetoa grekotik dator, "emetikos" hitzetik, oka eginarazten duela esan nahi du. Bere efektu toxikoengatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baztertu egin behar da. Zapore garratz eta minagatik eta batzuentzat toxikoa izan daitekeelako.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Gibelgorri batzuekin, hala nola Russula fragilis txiki eta oso hauskorrarekin, Russula mairei, Russula luteotacta, etab.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, ohikoa hostoerorkorretan eta koniferen basoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Iparraldeko Asia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 498 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 133 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 415 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 70 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]