Giovanni Battista Martini
Itxura
Giovanni Battista Martini (Bolonia, Italia, 1706ko apirilaren 24a - 1784ko abuztuaren 23a) italiar musikagilea eta musikologoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika-eskola bat zabaldu zuen, eta XVIII. mendeko entzute handiko konposizio-irakasle bihurtu zen. Sarti, Johann Christian Bach, Gluck, Jommelli eta Grétry, besteak beste, ikasle izan zituen.
Musika-liburuen biltzaile ere izan zen; 17.000 bat ale zuen bere liburutegian. Storia della Musica idatzi zuen (3 liburuki, 1757, 1770 eta 1781, bukatu gabe dagoena).
Hamabi sonata organo eta klaberako (1741), moteteak, mezak eta oratorioak idatzi zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Battista Martini |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.