Giuliano Amato
Giuliano Amato (Turin, 1938ko maiatzaren 13a) Italiar politikaria da. Estatuko idazkariorde izan zen Bettino Craxiren gobernuan, eta Ogasuneko ministro Giovanni Goria eta Ciriaco de Mita lehen ministro kristau-demokraten gobernuetan. 1992an lehen ministro izendatu zuten, haren alderdiko Bettino Craxi aitzindaria baztertuta. Arazo handiak aurkitu zituen, ordea: defizita, gobernu ustelkeria eta krimen antolatua, besteak beste. Bere aurreko Giulio Andreotti kristau-demokrataren gobernu-koalizioa berregin zuen: sozialistak, kristau-demokratak, liberalak eta sozialdemokratak. Ez zuen, ordea, gehiengo sendorik, eta Ezkerreko Alderdi Demokratikoari eskatu zion laguntza. Saiatu zen Amato Italiako problemak konpontzen, baina huts egin zuen. Ordurako, ustelkeria eta eskandaluak tarteko, oso irudi txarra zeukan Italiako politikagintzak. Hauteskunde-erreforma handi bat bultzatu zuen. 1993an dimisioa eman zuen, politika-krisia zela-eta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuliano Amato |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.