Gmina
Itxura
Gmina (ahoskera: [ˈɡmʲĩna] ) Poloniako lurralde banaketaren unitaterik txikiena da. 2010eko otsailean 2479 gmina zenbatu ziren. Hitz hau alemanezko gemeinde hitzetik dator, "komuna" edo "udalerria" esan nahi duena.
1972tik, ordurarte banaketa administratiborik txikiena zen gromada ordezkatu zuenean Poloniako banaketa administratiboaren oinarrizko unitatea izan da. Hiru gmina mota daude:
- Hiri gmina (gmina miejska): hiri edo herri bakar batez osatua dagoena.
- Hiri-landa gmina mistoa (gmina miejsko-wiejska): herri bat eta bere inguruko landa
- Landa gmina (gmina wiejska): herri edo herrixka txikiak eta nagusiki landa.
Zenbait landa gminek euren egoitza euren lurraldetik kanpoko herri batean dute. Esate baterako, Augustów landa gmina Augustów herriak administratzen du, hau, era berean, bere kabuz, hiri gmina bat delarik.
Poloniako gminak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Voivodia | Hiri gminak | Gmina mistoak | Landa gminak | Gminak guztira | Gminatik kanpoko egoitzarekin |
---|---|---|---|---|---|
Silesia Behereko voivodia | 36 | 55 | 78 | 169 | 14 |
Kujabia eta Pomerania | 17 | 35 | 92 | 144 | 13 |
Lublingo voivodia | 20 | 22 | 171 | 213 | 17 |
Lubusz | 9 | 33 | 41 | 83 | 5 |
Łódźko voivodia | 18 | 25 | 134 | 177 | 15 |
Polonia Txikia | 15 | 43 | 124 | 182 | 9 |
Mazovia | 35 | 50 | 229 | 314 | 15 |
Opoleko voivodia | 3 | 32 | 36 | 71 | 0 |
Voivodia Azpikarpatiko | 16 | 31 | 113 | 160 | 12 |
Podlasia | 13 | 24 | 81 | 18 | 12 |
Pomerania | 25 | 17 | 81 | 123 | 13 |
Silesia | 49 | 22 | 96 | 167 | 0 |
Gurutze Santuko voivodia | 5 | 26 | 71 | 102 | 1 |
Varmia eta Masuria | 16 | 33 | 67 | 16 | 15 |
Polonia Handia | 19 | 90 | 117 | 226 | 11 |
Mendebaldeko Pomerania | 11 | 52 | 51 | 114 | 8 |
Polonia | 307 | 588 | 1 584 | 2 479 | 160 |
Lurralde banaketa administratiboentzako eslabiar izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- gmina
- krai
- kraj
- krajina
- pokrajina
- opština, općina
- obec
- oblast, oblast', oblasti, oblys
- okręg
- okres
- ókrug
- powiat
- raión
- voivodato, vojvodina
- župa
- županija