Gregorio VII.a
Gregorio VII.a | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(XII. mendea) | |||||||||
1073ko apirilaren 22a (egutegi gregorianoa) - 1085eko maiatzaren 25a (egutegi gregorianoa) ← Alexandro II.a - Viktor III.a →
1059ko martxoaren 6a (egutegi gregorianoa) -
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ildebrando di Soana | ||||||||
Jaiotza | Sovana (en) , c. 1020 | ||||||||
Heriotza | Salerno, 1085eko maiatzaren 25a ( urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Salernoko katedrala | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | diplomazialaria, apaiz katolikoa, idazlea eta Latin Catholic monk (en) | ||||||||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||||||||
Santutegia | |||||||||
Maiatzaren 25 | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Erlijio-ordena | Beneditar | ||||||||
Gregorio VII.a[1] (Sovana, 1020 inguru - † Salerno, 1085eko maiatzaren 25a) Eliza Katolikoaren 157. Aita Santua izan zen 1073 eta 1085 urteen bitartean. Erreformak bultzatu zituen bere agindupean, Alemanian Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorearekin inbestiduren auzia eragin zutenak. Benedikto XIII.ak kanonizatu zuen 1728an. Haren jaieguna maiatzaren 25ean ospatzen da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fraide beneditarra zen. Gregorio VI.aren garaian jadanik nabarmendu zen, eta Leon IX.a aita santu zela ekin zien Elizaren ustelkeriari kontra egitea helburu zuten berrikuntzei. Aita Santu zela, elizgizonen ezkontza, simonia eta inbestidura laikoa debekatu zituen, eta ordezkariak bidali zituen Europa osora debeku haiek gauzatzearren.
Oposizioa oso handia izan zen ordea, eta Aita Santuaren aurkako elkarte bat antolatu zuten elizaren gehiegizko aginpidearen beldur zirenek. Alemaniako enperadorea, Henrike IV.a, talde hartan sartu zen, eta Gregorio VII.ak eskumikatu egin zuen. Gero bakezkoak egin bazituzten ere, 1080an berriz eskumikatu zuen, eta Henrikek Giberto Ravennakoa (Klemente III.a) izendatu zuen antipapa; Gregoriok kristandadeari laguntza eskatu zion, baina ez zuen lortu. Alemaniako Gerra Zibila bukatu zenean, Henrike Italiara joan eta Erroma hartu zuen (1083). Gregorio Sant'Angeloko gaztelura erretiratu zen, normandiarrek, Roberto Guiscardoren gidaritzapean, askatu eta berekin eraman zuten arte; Salernon hil zen urtebeteko erbestearen ondoren.
Gregorio VII.aren berrikuntzek berebiziko garrantzia izan zuten Elizaren historian: Elizaren maila morala jaso zuen, eta berak hasi zuen Inbestiduren borroka, Wormseko konkordatuarekin bukatu zena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gregorio VII.a |