Guido Arezzokoa
Guido Arezzokoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arezzo eta Abbazia di Pomposa (en) , 991/992 |
Heriotza | Arezzo, c. 1050 (57/58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Irakaslea(k) | Silvestre II.a |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaren teorikoa, musikologoa, musikagilea, asmatzailea, idazlea eta monjea |
Santutegia | |
Irailaren 7 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Guido Arezzokoa[1] —Guido d'Arezzo, Guido Monaco eta Guido Pomposiano izenez ere ezaguna— (Arezzo, Toskana, Italia, 991/992 – Avellano, Toskana, Italia, c. 1050) musikako teorizatzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beneditar monjea zen, eta kantu irakaslea izan zen Arezzoko katedralean. Musikari buruzko ikerketa ugari egin zituen (horien artean, Micrologus ospetsua, XIV. mendea arte oso zabaldua). Musikako notaziorako metodo bat asmatu zuen, eta belarria hezteko ikasbidea, era horretan entzundako doinua notetan jartzeko eta notak irakurtzeko bide emanez (ordu arte, entzute hutsez ikasten zen gregorianoa).
Musika notazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guido Arezzokoa izan zen notak idaztearen alde azaldu zen lehena, eta Ut queant laxis ereserkia oinarritzat hartuz, nota bakoitzari izen bat eman zion. Noten izenak San Juan Bautistari egindako abesti batetik hartu zituen, kantu honen esaldi bakoitza hexakordo eskalako nota bakoitzarekin hasten baitzen: UT queant laxis / REsonare fibris / MIra tuorum / FAmuli gestorum / SOLve polluti / LAbii reatum / Sancte Johannes.[2]
Sistema XVI. mendearen amaieran osatu zen zazpigarren notarekin, SI. XVII. mendean, bestetik, UT nota DO notagatik ordezkatua izan zen, haren ahoskera errazteko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.