Hairspray
Hairspray | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Adam Shankman |
Argitaratze-data | 2007 |
Izenburua | Hairspray |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, musika-filma eta teen film (en) |
Iraupena | 117 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Hairspray (en) Hairspray (en) |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Toronto eta Hamilton |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Adam Shankman |
Gidoigilea(k) | Thomas Meehan Leslie Dixon (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Craig Zadan (en) Neil Meron (en) Robert Shaye Marc Shaiman Scott Wittman Toby Emmerich |
Konpainia ekoizlea | Ingenious Media (en) |
Edizioa | Michael Tronick |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Marc Shaiman |
Argazki-zuzendaria | Bojan Bazelli |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Baltimore |
ikusi
| |
hairspraymovie.com | |
Hairspray musikal generoko komedia erromantiko bat da, 2007an Ameriketako Estatu Batuetan estreinatua. 2002an Broadwayn ekoitzitako izen bereko musikalean oinarritua dago. Era berean, 1988an John Watersek zuzenduriko Hairspray pelikularen egokitzapena ere bada. Ingenious Media eta Zadan / Meron Productionsek sortutako anglo-estatubatuar produkzioa da.[1] Adam Shankmanek zuzendua eta koreografiatua, izen handiko aktoreek parte hartzen dute: John Travolta, Michelle Pfeiffer, Christopher Walken, Amanda Bynes, James Marsden, Queen Latifah, Brittany Snow, Zac Efron, Elijah Kelley, Allison Janney, Nikki Blonsky. 1962ko Baltimoren (Maryland) girotua dago filma, Tracy Turnbland pertsonaiaren ibilbidea kontatzen du, arraza segregazioari aurre eginez telebista ikuskizun bateko dantzari bihurtu nahi duen nerabea.
Filma 2004an hasi zen garatzen, eta Dixonek Meehan eta O'Donnellek egindako gidoiaren lehen zirriborroa berregin zuen. 2005ean Shankmanek filma zuzentzeko proposamena onartu zuen. Marc Shaiman eta Scott Wittmanek Broadwayko musikalean erabilitako soinu bandarekin lan egiten hasi ziren, lau abesti berri idaztearekin batera. Filma Toronton, Ontarion, Hamiltonen eta Torontoko Showline Studios-en errodatu zen, abesti eta soinu banden grabaketa saioak Los Angelesen, Kalifornian, egin zirelarik.
Hairspray 2007ko uztailaren 13an estreinatu zen Mann Village Antzokian eta 2007ko uztailaren 20an kaleratu zen AEBetan. Filmak arrakasta izugarria izan zuen kritikari zein salmentari dagokionez. Asteburuan estreinatutako musikal filmen salmenta errekorra hautsi zuen, 2008an Mamma Mia! filmak gainditu zuen arte (eta, gerora, High School Musical 3 filmak).[2] Hairspray AEBko historiako film musikalik ospetsuenen artean bederatzigarrena bilakatu zen, Grease, Chicago edota Mamma Mia! filmen atzetik.[3] Gaur egun, azken hamarkadako AEBko film musikal arrakastatsuenetarikoa da, diru irabazi zein kritikaren aldetik. Formatu desberdinetan eskuragarri, Hairspray Region 1 2007ko azaroaren 20an jarri zen etxeetako bideo zintetan ikusgai, 2010eko otsailean kable bidezko telebistan estreinatzeko asmotan, USA Networkek eskubideak erosi ostean.[4] Hala ere, filma atzera bota ostean, 2010eko uztailaren 24an estreinatu zen Bravo katearekin batera, eta 2011an ABC hasi zen emisioa igortzen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1962an, Tracy Turnblad Baltimoren bizi den gainpisua duen batxilergoko ikaslea da. Bere ikaskide Penny Pingletonekin batera, Tracy-k The Corny Collins Show, tokiko telebistako nerabeen dantza ikuskizuna ikusten du maiz.
Showean agertzen diren nerabeak Tracy eta Penny-ren eskolan ikasten dute, horien artean Amber von Tussle eta bere mutil-lagunak, ikuskizuneko dantzari nagusiak.
Amberren amak, Velmak, WYZTk kontrolatzen du, Amberren parte hartzea bermatuz. Collins eta ikuskizuneko gainerako dantzariak zuriak dira, eta Velmak haur afroamerikarren haurren parte hartzea hilabetean behin soilik baimentzen du, "Black Day" egunean, Motormouth Maybellek R&B disko jartzailearekin.
Egun batean, ikuskizuneko dantzarietako baten faltan, ordezkoa bilatzeko audizioak antolatzen dira. Tracy audizioetara aurkezten da, baina, Velmak, gehiegizko pisu duela esanez eta integrazioaren aldeko aldarriak egitea egotzita kaleratu egiten du. Tracy zigortu egiten dute eskolara ez joateagatik, eta Black Day-ko gazteak zigor gelan entseatzen ikusten ditu. Tracy Seaweeden lagun egiten da, ikasleen artean dantzari onena eta Motormouth Maybelle-ren semea, eta hainbat dantza mugimendu irakasten dizkio Tracy-ri. Tracyk zigor gelatik alde egiten duenean nahigabe Linkekin estropezu egin eta berarekin amesten hasten da. Record hop batean, Tracy-k Collins-en arreta erakartzen du eta ikuskizunean parte hartzera gonbidatzen du.
Tracy Corny-ren artista ezagunenetako bat bihurtzen da, Amber-ek urteroko "Miss Teenage Hairspray" irabazteko dituen aukerak kolokan jarriz, Link-ekin duen harremana zalantzan jartzeaz gain. Pinky jaunak iradokitzen du Tracyk bere Hefty Hideaway boutikeko bozeramailea izan behar duela. Tracyk Edna bere ama agorafobikoa konbentzitzen du bere agente gisa jardun dezan.
Tracyek Seawedd aurkezten dio Pennyri eta biak daude zauriturik. Geroago, Tracy eta Link atxilotuak direnean, Seawed-ek neskak eta Link gonbidatzen ditu bera eta bere arreba Little Inezekin batera Maybellen dendan egingo den jaira. Ednak Tracy aurkitzen du bertan eta etxera eramaten saiatzen da, baina Maybellek konbentzitu egiten du bertan geratzeko. Festan, Velma-k "Black Day"a bertan behera utzi duela jakinarazten du Maybelle-k, eta Tracy-k iradokitzen du integrazioaren aldeko martxa bat antolatzeko. Edna Wilbur bere senarraren dendara itzultzen da, baina Velma lehenago iristen da eta hura seduzitzen saiatzen da. Wilburri leialtasun eza leporatu ondoren, Ednak Tracyri ikuskizunean agertzea debekatzen dio. Iritzia aldatzen du Wilburrekin berriz adiskidetzen denean.
Biharamun goizean, Tracy etxetik irten eta protestarekin bat egiten du. Manifestazioan borroka pizten da eta Tracyk Pingletons-en etxera ihes egiten du, bere burua bertan ezkutatuz. Hala eta guztiz ere, Pennyren ama, Prudence-k, Tracyren desagerpena jakinarazten dio poliziari. Wilbur, Seaweed eta bere lagunek lagunduta, Tracyk eta Pennyk ihes egitea lortuko dute. Link Tracyren etxera doa bere bila, berataz maiteminduta dagoela jakitearekin batera. Seaweed eta Penny ere elkar maite dutela ohartuko dira ihesaldian.
Velmak poliziak jartzen ditu WYZTren inguruan Tracy bertan sartzea saihesteko. Gidoian ere moldaketak egiten ditu, Amberren garaipena ziurtatuz. Penny Edna-rekin batera iristen da eszenatokira, Wilbur, Seaweed eta Black Day-ko haurrek Tracy estudioan sartzen laguntzen duten bitartean. Linkek Amberrengandik ihes egiten du Tracy-rekin dantzatzeko; eta, geroago, Seaweeden arreba txikia, Little Inez, agertokian dantza dezan bultzatzen du.
Amberrek koroa berreskuratzeko saiakerek kale egiten dute. Little Inezek irabazten du dantzaldia azken orduko babes olatu baten ondorioz, The Corny Collins Show arrakastaz integratuz. The Corny Collins Show ospakizun bat bihurtzen da Tracy eta Link musukatzen diren bitartean.
Aktoreen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaia nagusiak
- Nikki Blonsky, Tracy Edna Turnbladen rolean: Gainpisua duen neska alaia, dantzaren jarraitzaile sutsua.
- John Travolta, Edna Turnbladen paperean: Tracyren ama eta garbiketa negozioaren jabea, agorafobikoa eta bere gainpisuaz lotsatzen dena.
- Michelle Pfeiffer Velma Von Tussleren paperean: WYZT estazioko managerra arrazista eta lodofobikoa..
- Christopher Walken, Wilbur Turnbladen rolean: Tracyren aita, "Hardy-Har Hut" jolas dendako jabe jatorra.
- Amanda Bynes Penny Lou Pingletoen paperean: Tracyren lagunik onena. Seaweedekin maitemintzen den neska, bere amabitxi (Prudy Pingleton) erlijioso, arrazistaren mugen gainetik.
- Queen Latifah Maybelle "Motormouth" Stubbsen paperean: Baltimorreko rhythm and blues radio DJa, "Negro Day" on The Corny Collins Show ko aurkezlea. Maybelle North Avenueko disketxeko jabea ere bada.
- James Marsden Corny Collinsen paperean The Corny Collins Show ko aurkezlea.
- Brittany Snow Amber Von Tussleren paperean: Velmaren ahizpa eta ikuskizuneko emakumezko dantzari nagusia. Amber Tracyren etsaia bihurtzen da Tracy Amberren "Miss Teenage Hairspray" irabazteko aukerak zapuzten dituenean, bere mutilagun Linkekin duen harremana arrisku larrian jartzearekin batera.
- Zac Efron, Link Larkinen rolean: Amberren mutilaguna eta The Corny Collins Showko gizonezko dantzari nagusia. Hein batean pertsonaia Elvis Presleyn oinarritua dagon.
- Elijah Kelley Seaweed, J. Stubben roleanː Maybellen semea, Tracyri dantza mugimenduak irakasten dizkion dantzaria eta Tracyren lagun Pennytaz maitemintzen dena.
- Allison Janney, Prudence "Prudy" Pingletonen rolean: Pennyren ama.
Bigarren mailako pertsonaiak
- Paul Dooley: Harriman F. Spritzer,
- Jayne Eastwood: Miss Wimsey, Tracyren geografiako irakaslea.
- Jerry Stiller: Mr. Pinky, Mr. Pinky's Hefty Hideaway arropa dendako jabea.
- Taylor Parks: Little Inez Stubbs, Maybellen alaba, Seaweeden arreba.
- George King: Mr. Flak, Amber, Link et Tracyren historia irakaslea.
- Curtis Holbrook: Brad
- Hayley Podschun: Tammy
- Phillip Spaeth: Fender
- Cassie Silva: Brenda
- Nick Baga: Sketch
- Sarah Jayne Jensen: Shelley
- Jesse Weafer:I.Q.
- Kelly Fletcher: Lou Ann
- J.P. Ferreri:Joey
- Spencer Liff: Mikey
- Laura Edwards: Vicky
- Tabitha Lupien: Becky
- Corey Gorewicz: Bix
- Joshua Feldman: Jesse
- Becca Sweitzer: Darla
- Everett Smith: Paulie
- Tiffany Engen: Noreen
- Brooke Engen: Doreen
- The Dynamites
- Nadine Ellis
- Arike Rice
- Tanee McCall
- Kameoak
- Ricki Lake (Tracy Turnblad in the original film) as William Morris Talent Agent #1, (Audio) performs "Mama, I'm a Big Girl Now".
- Adam Shankman (choreographer/director of the film) as William Morris Talent Agent #2 (Audio) sings "Tied Up in the Knots of Sin" with Shaiman which is heard when Prudy turns the record player on while she ties up Penny.
- Marc Shaiman (co-lyricist/writer of the film) as William Morris Talent Agent #3 (Audio) sings "Tied Up in the Knots of Sin" with Shankman which is heard when Prudy turns the record player on while she ties up Penny.
- Scott Wittman (co-lyricist and music writer of the film) as William Morris Talent Agent #4.
- John Waters (writer and director of the original film) as the "flasher who lives next door" during "Good Morning Baltimore"
- Jamal Sims (Associate choreographer) as one of the Detention Kids
- Anne Fletcher (Associate choreographer) as the school nurse
- Zach Woodlee (Associate choreographer) as Smoking teacher
- Abestien Kameoak
- Marissa Jaret Winokur (Original Broadway cast's Tracy) performs "Mama, I'm a Big Girl Now"
- Harvey Fierstein (Original Broadway cast's Edna) as brief singing cameo in the end credits "Mama, I'm a Big Girl Now"
- Corey Reynolds (Original Broadway cast's Seaweed) as singer of "Trouble on the Line". The song is heard shortly after "Big, Blonde and Beautiful" until Maybelle announces the cancellation of Negro Day.
- Arthur Adams (One of the Broadway cast's Seaweed) performs "Boink-Boink" which is heard during "Big, Blonde and Beautiful".
- Chester Gregory (One of the Broadway cast's Seaweed) performs "Breakout", which is heard during Tracy's introduction to Seaweed in detention.
- Aimee Allen performs "Cooties"
Ikuskizun musikalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Good Morning Baltimore" – Tracy (Nikki Blonsky)
- "The Nicest Kids in Town" – Corny and Council Members (James Marsden)
- "It Takes Two" – Link (Zac Efron)
- "(The Legend of) Miss Baltimore Crabs" – Velma and Council Members (Michelle Pfeiffer)
- "I Can Hear the Bells" – Tracy (Nikki Blonsky)
- "Ladies' Choice" – Link (Zac Efron)
- "The Nicest Kids in Town (Reprise)" – Corny, Council Members, Penny, Edna, Wilbur (James Marsden)
- "The New Girl in Town" – Amber, Tammy, Shelley, and The Dynamites (Brittany Snow)
- "Welcome to the 60's" – Tracy, Edna, The Dynamites, and Hefty Hideaway Employees (Nikki Blonsky & John Travolta)
- "Run and Tell That" – Seaweed, Little Inez, and Detention Kids (Elijah Kelley ft. Taylor Parks)
- "Big, Blonde and Beautiful" – Motormouth (Queen Latifah)
- "Big, Blonde and Beautiful (Reprise)" – Velma and Edna (Michelle Pfeiffer & John Travolta)
- "(You're) Timeless to Me" – Wilbur and Edna (Christopher Walken & John Travolta)
- "I Know Where I've Been" – Motormouth (Queen Latifah)
- "Without Love" – Link, Tracy, Seaweed, Penny, and Detention Kids (Zac Efron, Nikki Blonsky, Elijah Kelley, Amanda Bynes)
- "(It's) Hairspray" – Corny and Council Members (James Marsden)
- "You Can't Stop the Beat" – Company (Nikki Blonsky, Zac Efron, Amanda Bynes, Elijah Kelley, John Travolta and Queen Latifah)
- "Come So Far (Got So Far to Go)" (end credits) – (Queen Latifah, Zac Efron, Nikki Blonsky, and Elijah Kelley)
- "Mama, I'm a Big Girl Now" (end credits) – Ricki Lake, Marissa Jaret Winokur, and Nikki Blonsky with Harvey Fierstein
- "Cooties" (end credits) – Aimee Allen
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreprodukzioa eta kastinga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hairspray milioi dolarreko aurrekontuarekin ekoitzi zen. David Rubin-en zuzendaritzapean, Atlanta, New York, eta Chicago-n pertsona ezezagunen kasting-ak egin ziren. Hogeita hamar hautagai baino gehiago entzun ondoren,Nikki Blonsky, Great Neck-eko goi mailako ikaslea, Tracy protagonista izateko aukeratu zuten. Nikki Blonsky-k 18 urte zituen Tracy Turnblad-en rola jokatu zuenean New Yorken. Ez zuen aurreko esperientzia profesionalik antzeztu edo abesten.
Hairsprayko argumentuan dantzak eta koreografiak pisu handia zutela ohartu zen Shankman, eta horregatik lau koreografo laguntzaile kontratatu zituen eta aktore zein 150 dantzariak bi hilabetetan zehar dantza entseguetan izan zituen.
Argazki zuzendaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Platotik kanpo egindako errodaiak batez ere Toronton eta Hamiltonen gauzatu ziren 2006ko irailaren 5etik abenduaren 8ra bitartean. Hairspray filma Baltimoren (Maryland) kokatua dago ehuneko ehunean eta 1988ko film orginala bertan errodatu zen. 2007ko bertsio hau aldiz Torontora lekualdatu zen bertan zuten ekipoak hobeto betetzen zituelako musikal baten beharrizan teknikoak. Hasierako eszena da benetazko Baltimoren grabatua dagoen bakarra.
Filmaren gehiengoan Torontoko Showline Studiosen errodatu zen. Kaleko eszena gehienak Dunda Street West eta Roncesvalles Avenue arteko bidegurutzean errodatu ziren. Torontoko Lord Lannsdowne eskola publikoa erabili zuten insitutoko kanpo eszena guztietan eta baita barnealdeko batzuetan. Eraberean, Hamiltoneko Queen Victoria eskola zaharra erabili zuten barnealdeko eszena gehienetan. Queen Victoriako eszenak azaroaren 22tik abenduaren 2ra bitartean errodatu ziren; izan ere, eskola botatzeko plana zegoen grabaketa bukatzean.
Ednaren pertsonaia haragiztatu duten gainerako gizonezkoak baino argalagoa den Travoltak, kamara aurreko itxura lodi hori izateko makillaje ordu asko igaro zituen grabatzen hasi aurretik. Ednaren dantza estiloa Walt Disneyk 1940an ekoiztutako Fantasia filmeko Dancer of the Hours eszena animatuan oinarritua dago, hippo dantzari estiloan. Tony Garnerrek diseinatu zuen lodi jantzia material sintetikoetatik eratorrian, silikonan oinarritaua batik bat. Era berean jantziak Travoltaren bizarra estaltzen zuen, egunetik egunera aldatzen zen bizarraren arazoa ekidinez.
Shankmanen inspirazio iturria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shankmanen lanak hainbat inspirazio iturri izan zituen, bukaerako emaitzan eragina izan zutenak:
Filmaren lehenengo eszena (irekiera planoa): Baltimoreko aireko planoa apurka apurka lurzorura jaisten doana lainoen artetik West Side Story eta The Sound of Music filmen irekiera planoen arteko nahasketa bat da. Tracyren plano osoa ikusi aurretik bere ezkerreko zein eskuineko besoen plano indibidualak ikusten ditugu.1932 Rain filmean Sadie Thompson (Joan Crawford) pertsonaia ere horrelaxe aurkezten zaigu.
Tracy erdigune duten hainbat eszena Barbara Streisanden Funny Girl film musikalean oinarritzen dira.
"Without Love" kanta abestean Linkek Tracyren argazki bati abesten dio, agertu eta berarekin batera abesten hasten dena. The Broadway Melody of 198 musikalak inspiratua da eszena, Judy Garland gazteak Clark Gable aktorearen argazkiari "You Made Me Love You" abesten dionean.
"You Can't Stope the Beat" abestian Pennyk soinean daraman soinekoa logelako kortinekin egina dago. Hau The Sound Of Music i egindako omenaldia da, zeinetan Mariak kortinak erabiltzen dituen jolas jantziak egiteko.
Harrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinemetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hairspray 3121 zinematan estreinatu zen Ipar Amerikan 2007ko uztailaren 20an, inoiz film musikal batek izandako estreinaldirik zabalena[5]. Filmak 27,5 milioi dolar irabazi zituen estreinaldi astean, hirugarren postua eskuratuz, I Now Pronouce You Chuck and Larry eta Harry Potter and the Order of the Phoenix en atzetik. Horrela Hairspray-k Broadwayko musikal batean oinarrituriko filmik arrakastatsuenaren rekorra eskuratu zuen, gerora Mamma Mia! k hautsiko zuena, estreinaldi astean 27,8 milioi dolar irabazita[6][7].
Etxeetako Harrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hairspray DVD eta HD Blu - ray Disc formatuetan eskuragarri egon zen 20007 azaroaren 20tik aurrera. DVD bi bertsio argitaratu ziren: disko bakarreko bertsioa eta bi diskoko "Shake and Shimmy" edizioa. Bi diskoko edizioko extretan bi audio komentario, ekoizpen dokumentala, ezabatutako eszenak, dantza ikastaroetako grabakaetak eta Hairsprayren lehenengo bertsioko grabaketako irudiak topa ditzakegu. Blu-ray bertsoia DVD bertsio zabaleko eskaintza berdintsuarekin argiratu zen eta 2008an DVDko HD bertsioa argitaratzeko asmoa egon bazen ere, New Line Cinemak ezereztatu egin zuen eskaintza.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Ezeztatutako sekuela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hairsprayren arrakasta ekonomikoa zela eta, New Line Cinemak John Watersi eskatu zion filmaren sekuela idazteko. Waters zuzendari eta koreografoa izan zen Adam Shankmanekin elkartu zen proiektua garatzeko, eta Marc Shaiman eta Scott Wittman konpositoreak filmeko ikuskizun musikalak konposatzeko ardura hartuko zuten. Istorioa 60ko hamarkadaren bukaeran egongo litzateke kokatua, musikaren eta inbasio Britainiarraren garaian hain zuzen, Vietnameko Guda eta mugimendu Hippia oinarri harturik. Kasting ofizialerako deialdirik aurkeztu ez zenez, New Linek esan zuen Hairspray originaleko pertsonaien zati handi bat mantentzeko esperantza zuela. Dena dela, John Travoltak publikoki jakinarazi zuen ez zuela sekuelan parte hartuko. Sekuela 2010eko uztaila erdialderako aurkeztuko zuen Warner Brosek, New Line Cinemaren jabea izanik. Hala ere, 2010eko ekainean Shankmanek prentsa britainiarrari adierazi zion Hairspray2: White Lipstick-en garapena etenda zegoela. Shakmanek ere gehitu zuen ez dela sekuelarik egongo.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «HAIRSPRAY | British Board of Film Classification» www.bbfc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
- ↑ (Ingelesez) Goodman, Dean. «High School Musical tops box office | Reuters» U.S. (Noiz kontsultatua: 2018-03-05).
- ↑ (Ingelesez) «Musical Movies at the Box Office - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-05).
- ↑ Playbill News: STAGE TO SCREENS: Menken & Schwartz Are "Enchanted"; Plus Bosco, Chenoweth, "Hairspray". 2007-11-20 (Noiz kontsultatua: 2018-03-05).
- ↑ Fantasy Moguls Original Content: WEEKLY TRACKING: 'Chuck & Larry' likely 2nd to 'Potter' w/$35M+; 'Hairspray' w/widest opening in modern history for a musical, but is New Line opening too wide?. 2007-08-24 (Noiz kontsultatua: 2018-03-05).
- ↑ (Ingelesez) «Mamma Mia! (2008) - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-05).
- ↑ (Ingelesez) «'Chuck & Larry' Can't Stop 'Hairspray' Sheen - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-05).
- ↑ Playbill News: John Waters to Pen Sequel to "Hairspray" Movie Musical. 2008-07-25 (Noiz kontsultatua: 2018-03-05).
- 2007ko filmak
- Adam Shankmanek zuzendutako filmak
- Thomas Meehanek idatzitako filmak
- Nikki Blonskyk antzeztutako filmak
- John Travoltak antzeztutako filmak
- Michelle Pfeifferrek antzeztutako filmak
- Christopher Walkenek antzeztutako filmak
- Amanda Bynesek antzeztutako filmak
- James Marsdenek antzeztutako filmak
- Queen Latifahek antzeztutako filmak
- Brittany Snowek antzeztutako filmak
- Zac Efronek antzeztutako filmak
- Allison Janneyk antzeztutako filmak
- Jerry Stillerrek antzeztutako filmak
- Taylor Parksek antzeztutako filmak
- Paul Dooleyk antzeztutako filmak
- Robert Shayek ekoitzitako filmak
- Marc Shaimanek ekoitzitako filmak
- Scott Wittmanek ekoitzitako filmak
- Toby Emmerichek ekoitzitako filmak