Edukira joan

Helen Glover

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helen Glover

Bizitza
JaiotzaTruro1986ko ekainaren 17a (38 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Steve Backshall (en) Itzuli  (2016ko irailaren 10a -
Hezkuntza
HeziketaCardiff Metropolitan University (en) Itzuli
Humphry Davy School (en) Itzuli
University of St Mark & St John (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Pisua67 kilogramo
Altuera177 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaMinerva Bath Rowing Club (en) Itzuli

Twitter: Helenglovergb Olympic.org: helen-glover Edit the value on Wikidata

Helen Rachel Mary Glover (Truro, 1986ko ekainaren 17a) arraunean lehiatzen den emakume kirolari britainiarra da.[1]

Lau aldiz hartu zuen parte Udako Olinpiar Jokotan eta hiru domina lortu zituen: urrezko domina 2012an Londresen, urrezko domina 2016an Rio de Janeiron, laugarren postua 2020an Tokion eta zilarrezko domina 2024ean Parisen.[2]

Sei domina irabazi zituen Munduko Arraun Txapelketan 2010. eta 2023. urteen artean, eta sei domina Europako Arraun Txapelketan 2014. eta 2024. urteen artean.[3]

14 urterekin hockeyan hasi zuen bere kirol ibilbidea, baina 2008an arrauna aukeratzea erabaki zuen.[1]

2012ko Londresko Jokoetan urrezko domina lortu zuen lemazainik gabeko biko proban (Heather Stanningekin batera), 2016ko Rio de Janeiroko jokoetan berriz ere urrezko domina irabazi zuen lemazainik gabeko bikoan, eta 2024ko Parisko jokoetan zilarrezko domina lortu zuen lemazainik gabeko laukoan.[2]

Hiru urtez jarraian munduko txapeldun izan zen, 2013, 2014 eta 2015 urteetan, eta lau aldiz Europako txapeldun, 2014, 2015, 2016 eta 2021 urteetan.[3]

2016ko Rioko Jokoen ostean, lehiatzeari utzi eta bere bizitza pertsonalean murgildu zen, Steve Backshall telebista aurkezlearekin ezkondu zen.[4] Baina, lau urte baino gehiago geldirik egon ostean, 2021ean lehiara itzultzea erabaki zuen, eta 2020ko Tokioko Jokoetarako sailkatzea lortu zuen; finalean laugarren postuan geratuta, ezin izan zuen dominarik lortu.

2007an Kirol Zientzietan graduatu zen Cardiffeko Unibertsitate Metropolitanoan.[5] Bere kirol arrakastengatik, Britainiar Inperioaren Ordenako (MBE) kide izendatu zuten 2012. urtean.[6]

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres (Erresuma Batua) 1. postua, urrezko domina Dos sin timonel
2016 Rio de Janeiro (Brasil) 1. postua, urrezko domina Dos sin timonel
2024 Paris (Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina Cuatro sin timonel
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Cambridge (Zeelanda Berria) 2. lekua, zilarrezko domina Dos sin timonel
2011 Bled (Eslovenia) 2. lekua, zilarrezko domina Dos sin timonel
2013 Chungju (Hego Korea) 1. postua, urrezko domina Dos sin timonel
2014 Amsterdam (Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Dos sin timonel
2015 Aiguebelette (Frantzia) 1. postua, urrezko domina Dos sin timonel
2023 Belgrad (Serbia) 3. postua, brontzezko domina Cuatro sin timonel
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Belgrad (Serbia) 1. postua, urrezko domina Dos sin timonel
2015 Poznańn (Polonia) 1. postua, urrezko domina Dos sin timonel
2016 Brandeburgo (Alemania) 1. postua, urrezko domina Dos sin timonel
2021 Varese (Italia) 1. postua, urrezko domina Dos sin timonel
2023 Bled (Eslovenia) 2. lekua, zilarrezko domina Cuatro sin timonel
2024 Szeged (Hungaria) 1. postua, urrezko domina Cuatro sin timonel

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Olympedia – Helen Glover» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  2. a b (Ingelesez) «Helen Glover - Olympic Facts and Results» www.olympiandatabase.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  3. a b (Ingelesez) «World Rowing - Helen GLOVER» World Rowing (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  4. (Ingelesez) Rowing, British. (2021-01-28). «Helen Glover returns to the GB Rowing Team» British Rowing (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  5. (Ingelesez) «Team GB gold medal rowing coach Robin Williams's joy» BBC News 2012-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  6. (Ingelesez) «Page 26 | Supplement 60367, 29 December 2012 | London Gazette | The Gazette» www.thegazette.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]