Helsinki
Helsinki | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Helsingfors stad (suedieraz) Helsingin kaupunki (finlandieraz) | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
Finlandia Nilandia Helsinki | |
Alkatea | Jan Vapaavuori | |
Sorrera | 1550 | |
| ||
Koordenatuak | 60°10′15″N 24°56′15″E / 60.17083°N 24.93750°E | |
Azalera - Ur-azalera |
715,55 km² [1] 501,89 km² (%70,1) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak |
585.693 (2010.07.31) [2] 2.741 bizt/km² (2009) [3] % 83,7 (ofiziala) % 6,0 (ofiziala) % 10,3 | |
Webgune ofiziala | (Finlandieraz) (Ingelesez) (Suedieraz) |
Helsinki (finlandieraz Helsinki, suedieraz Helsingfors) Finlandiako hiriburu ofiziala da. Nilandia izeneko eskualdean dago, herrialdeko hegoaldean.
Herrialdeko hiririk populatuena da, eta 562.570 biztanle dauzka (3049.7 biz./km²). Metropolitar guneak ere barne hartzen ditu Espoo, Vantaa eta Kauniainen udalerriak, guztira ia milioi bat biztanle jasoz (2006).
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teoria batek dio Hälsingland herriko suediarrak iritsi zirela bertara eta hortik datorrela izena, baina gaur egun zalantza ugari sortzen ditu. Suedierazko helsing hitzak (gaur egun hals) "ibia" (ibaiaren pasabide naturala) esan nahi zuen, hortik etorriko zen Helsinki izena. Suedierazko Helsing Fors-en fors hitza ur-lasterra da.
1819tik aurrera Helsinki izena agertzen da finlandierazko agiri guztietan.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiako golkoaren iparraldeko ertzean kokaturik dago Helsinki. Hiriaren muina Vironniemi penintsularen muturrean kokaturik dago eta penintsula hau 315 uhartek inguratzen dute. Uharte handienak Seurasaari, Vallisaari, Lauttasaari eta Korkeasaari dira. Aipagarriak dira Suomenlinna (Sveaborg/Suomenlinna gotorlekua dagoen uhartedia), Santahamina uharte militarra eta aisialdirako erabiltzen den Pihlajasaari.
Itsaso Baltikoaren kostaldean dago kokatuta eta harreman estu historikoak ditu bereziki inguruko hiru hiri hauekin: Stockholm (Suedia), 400 kilometrotara dagoena mendebalderantz; San Petersburgo (Errusia) 300 kilometrotara dagoena ekialderantz eta Tallinn (Estonia) 80 kilometrotara dagoena hegoalderantz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria Gustavo I.a Suediakoak sortu zuen 1550 urtean Finlandiako golkoaren beste aldean zegoen Reval Hansa hiriari (gaur egun Tallinn) aurre egiteko helburuarekin. Pobreziaren, gerren eta izurriteen eraginez ordea herri txikia izaten jarraitu zuen. 1710eko izurri bubonikoak esate baterako helsinkitar gehienak hil zituen[4].
XVIII mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendean Suediarren eta Errusiarren eskutan egon zen txandaka. 1713an Errusiak eskratu zuen, 1721ean Suediak berreskuratu, eta 1742an berriz ere errusiarrek hartu zuten baina urtebeterako baino ez. Berriz ere suediarrek eskuratu zutenerako hiria nahiko kaltetuta zegoen eta Helsinki berreraikitzea erabaki zuten. Carl Ludvig Engel alemaniar arkitektoak hartu zuen hiri berria diseinatzeko ardura. Honek estilo neoklasikoa eman zion.
XIX mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1809an Errusiaren esku gelditu zen, Sveaborg gotorlekua setiatu eta hiriaren zati handi bat suntsitu ondoren. Errusiak Finlandiako Dukerri Handia eratu zuen 1812an Alexandro I.a Errusiakoak hiriburutza Turkutik Helsinkira pasa zuen[5], Errusiatik gertuago egonik kontrolatzen errazagoa zelako. 1827an Turku sute handi batek erre zuen eta ordurarteko unibertsitate bakarra zen Turkuko Errege Akademia Helsinkira lekualdatu eta Helsinkiko Unibertsitatea bihurtu zen.
XX mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1917an Finlandiak independentzia lortu zuen eta Helsinkik jarraitu zuen hiriburua izaten. 1952an Olinpiar Jokoak antolatu zituen eta honek mundu mailan ezagun bihurtu zuen. 1960ko hamarkadan Finlandiaren populazioa nabarmen igo zen baina Helsinkin etxebizitza faltarengatik biztanleriak behera egin zuen[6], asko ondoko hirietara alde egin baitzuten, Espoo eta Vantaa-ra bereziki.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | 1810 | 1830 | 1850 | 1880 | 1900 | 1925 | 1960 | 2001 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Populazioa | 1.070 | 11.100 | 20.700 | 43.300 | 93.600 | 209.800 | 425.000 | 559.718 | 585.693 |
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiera da hizkuntza nagusia, % 81,9ren ama hizkuntza baita (2013). Suediera hiztunak % 5,9 dira eta Errusiera hiztunak % 2,5[7].
Inmigrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helsinki da Finlandiarako inmigrazioaren atea. Hirian 140 nazionalitate zerrendatu dira, gehienak europarrak baina asia eta afrikatik etorritakoak ere badira[8]. Kopuruaren arabera honako hauek dira inmigranteen nazionalitate nagusiak: suediarrak, errusiarrak, estoniarrak, somaliarrak, txinatarrak, irakiarrak, espainiarrak, alemaniarrak, frantziarrak, vietnamdarrak eta turkiarrak. Horiek guztiek hiriaren populazioaren % 8 hartzen dute.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Helsinki (Kaisaniemi)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 11.8 | 15.1 | 21.9 | 27.6 | 30.9 | 33.1 | 31.2 | 26.2 | 19.4 | 11.6 | 10.0 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −1.3 | −1.9 | 1.6 | 7.6 | 14.4 | 18.5 | 21.5 | 19.8 | 14.6 | 9.0 | 3.7 | 0.5 | 9.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -3.9 | -4.7 | -1.3 | 3.9 | 10.2 | 14.6 | 17.8 | 16.3 | 11.5 | 6.6 | 1.6 | -2.0 | 5.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −6.5 | −7.4 | −4.1 | 0.8 | 6.3 | 10.9 | 14.2 | 13.1 | 8.7 | 4.3 | −0.6 | −4.5 | 2.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −34.3 | −31.5 | −24.5 | −16.3 | −4.8 | 0.7 | 5.4 | 2.8 | −4.5 | −11.6 | −18.6 | −29.5 | −34.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 52 | 36 | 38 | 32 | 37 | 57 | 63 | 80 | 56 | 76 | 70 | 58 | 655 |
Eguzki orduak | 38 | 70 | 138 | 194 | 284 | 297 | 291 | 238 | 150 | 93 | 36 | 29 | 1858 |
Iturria: [9] |
Administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helsinikiko Udal Batza da hiriko administrazio buru gorena. Bertan hartzen dira erabaki nagusiak hirigintza, hezkuntza, sasuna eta garraio publikoari dagokionean, besteak beste. 85 zinegotzi ditu eta alderdi politiko nagusiak Koalizio Nazionala (23), Berdeak (19) eta Sozialdemokratak (15) dira[10].
Helsinkiko Udalbatza[11] | |||||
---|---|---|---|---|---|
Alderdia | Eserlekuak | +/- | Ehunekoa | ||
-- | Koalizio Nazionala | 25 | 2 | % 28,3 | |
-- | Liga Berdea | 21 | 2 | % 24,1 | |
-- | Alderdi Sozial-Demokrata | 12 | 3 | % 13,8 | |
-- | Ezker Elkartasuna | 10 | 1 | % 11,2 | |
-- | Suediar Alderdi Popularra | 5 | 0 | % 5,8 | |
-- | Benetako Finlandiarrak1 | 4 | 2 | % 6,71 | |
-- | Zentroko Alderdia | 2 | 1 | % 2,8 | |
-- | Erreforma Urdina1 | 2 | 2 | % 6,71 | |
-- | Alderdi Kristau-Demokrata | 2 | 0 | % 2,8 | |
-- | Alderdi Feminista | 1 | 1 | % 1,5 | |
-- | Alderdi Pirata | 1 | 1 | % 0,9 |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiaren Barne Produktu Gordinaren heren bat Helsinkik ekoizten du. Herrialdeko 100 konpainia handienetatik 83-k Helsinkin dute egoitza.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost Unibertsitate daude Helsikin; Helsinkiko Unibertsitatea, Aalto Unibertsitatea, Hanken Ekonomia Fakultatea, Helsinkiko Arte Unibertsitatea eta Defentsa Nzionalaren Unibertsitatea. Zientzia aplikatuen beste bost Unibertsitate ere badaude hirian.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiako Museo Nazionala herrialdeko museo handiena da. Finlandiaren historia erakusten du aurrehistoriatik hasi eta XXI menderarte. Gaztelu erromantiko batean kokaturik dago. Helsinki Hiriko Museoak hiriaren 500 urteko historia erakusten du. Helsinkiko Unibertsitateak berak ere baditu hainbat museo, tartean Finlandiako Historia Naturalaren Museoa.
Galeria Nazional Finlandiarrak hiru arte museo hartzen ditu bere baitan: Ateneum (Finlandiako arte klasikoa), Sinebrychoff (Europako arte klasikoa) eta Kiasma (arte modernoa).
Antzokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru antzoki nagusi daude Helsinkin:
- Antzoki Nazional Finlandiarra,
- Helsinki Hiriko Antzokia,
- Antzoki Suediarra.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika entzuteko areto nagusiak Helsinkiko Musika Zentroa, Finlandiako Opera nazionala eta Finlandiako kontzertu aretoa dira. Ekitaldi handiak egiteko Hartwall Areena eta Helsinkiko Izotz Aretoa erabiltzen dira.
Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuzturo Helsinkiko Jaialdia ospatzen da[12]. Famatua da jaialdi honetako "Arteen Gaua". Vappu izena du Helsinkin egiten den ikasle eta langileen ihauteriak. Zinema Jaialdiak ere ugari dira hirian, baina formato txikikoak izan ohi dira gehienak.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko eta Europako hainbat txapelketa antolatu izan dira Helsinkin, baina denetan garrantzitsuena 1952ko Udako Olinpiar Jokoak izan ziren.
Futbolari dagokionez HJK taldea da Finlandiako futbol taldeen artean palmares onena duena. 28 liga eta 13 kopa irabazi ditu besteak beste. IFK Helsingfors taldeak ere zazpi liga irabazi zituen 1930 eta 1961 artean.
Izotz-hockeyak ere jarraitzaile ugari ditu. IFK Helsingfors taldeak 14 liga irabazi ditu, hiriko beste taldea Jokerit da eta honek ere 5 liga baditu. Bandy taldeak ere badaude eta 1957an Munduko Bandy Txapelketa antolatu zen[13].
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carl Ludvig Engel arkitektoak hiriaren erdigunea Senatuaren enparantza ezarri zuen. Gaur egun bere hiru ertzetan Gobernuaren jauregia, Helsinkiko Unibertsitatea eta Helsinkiko katedral erraldoia daude eta hegoaldeko ertza libre dauka. Katedralaren kolore zuri deigarriarengatik "Iparraldeko hiri zuria" ezizena hartu zuen Helsinkik.
Suomenlinna gotorlekua Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1991 urtean, XVIII. mendeko europar arkitektura militarraren erakusgarria delako
XXI. mende arte ez zen etxeorratzik eraikitzeko baimenik eman baina gaur egun jadanik onartua dago eta hurrengo urteetan hainbat gehiago eraikiko dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Erdigunearen ikuspegi orokorra.
-
Hiriko hegoaldeko kaia.
-
Pohjoisranta gauez.
-
Erdigunearen beste ikuspegi bat.
-
Azokaren enparantza neguan.
-
Esplanadi parkea ekainaren hasieran.
-
Finlandiako antzoki nazionala eta Aleksis Kiviren irudia Rautatientori-n.
Helsinkiar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Maanmittauslaitos
- ↑ Väestorekisterikeskus 2010.07.31
- ↑ Väestorekisterikeskus[Betiko hautsitako esteka] 2009
- ↑ Ruttopuisto - Plague Park. 2008-04-11 (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ (Ingelesez) 8 April 1812 Emperor Alexander I promotes Helsinki to the capital of the Grand Duchy. | Helsinki 200 years as capital. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ (Ingelesez) Butzin, Bernhard. (1978-01-01). «Helsinki —aspects of urban development and planning» GeoJournal 2 (1): 11–26. doi: . ISSN 0343-2521. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ (Ingelesez) General information on Helsinki. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ Atzerritarrak Helsinkin. .
- ↑ http://en.ilmatieteenlaitos.fi/normal-period-1981-2010 Finlandiako Meteorologia Institutoa.
- ↑ Helsingin vaalipiiri - Tulospalvelu - Kuntavaalit 2012 - Vaalikone.fi. 2013-01-01 (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ "Vaalien tulokset 2017". Tulospalvelu. 2019.01.05
- ↑ (Ingelesez) Helsinki Festival | Finland Festivals. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ info. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Finlandieraz)(Suedieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Helsinki.fi