Hermitage Museoa
Hermitage Museoa | |
---|---|
Государственный Эрмитаж | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako hiri federalak | San Petersburgo |
Kokapen fisikoa | San Petersburgo |
Koordenatuak | 59°56′26″N 30°18′49″E / 59.9406°N 30.3136°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1764 |
Inaugurazioa | 1764 |
Zuzendaria | Mikhail Piotrovsky (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Francesco Bartolomeo Rastrelli |
Azalera | 233.000 m² |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 3.120.170 |
Kontaktua | |
Helbidea | Санкт-Петербург, Дворцовая набережная, 34 |
Telefonoa | tel:+7 812 710-90-79 |
Webgune ofiziala | |
Hermitage Museoa (errusieraz: Госуда́рственный Эрмита́ж) Errusiako San Petersburgo hirian dagoen museoa da. Mundu osoko pinakoteka eta bildumarik garrantzitsuenetarikoa da. Izenaren etimoa Эрмитаж da, errusieraz baseliza esan nahi duena. Neva ibaiaren ertzetan kokatuta dagoen eraikin multzo batean eraikita dago: hor, erakusgarriena Neguko Jauregia izeneko da, tsarren egoitza nagusia izan zena. Beste bost eraikinek osatzen dute gunea, eta horien artean nabarienak Menxikov Jauregia, Estatu Nagusiaren Eraikina eta biltegi-gune bat dira. Museoa hainbat bilduma pribatuk osatzen dute eta 1917. urtera arte ez zen Estatu Museo izendatu.
Hiru milioi piezak osatzen dute bilduma, eta erromatar garaiko zein garai grekoko artelanak dauzka, baita pieza arkeologikoak, arte errusiarra, armak, bitxiak, sortaldeko arte bildumak era. Mundu osoko pinakotekarik osoenetarikoa da, Londresko British Museum, National Gallery edo Parisko Louvrerekin batera.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Errusieraz) Hermitage museoaren web gune ofiziala