Hidrante
Itxura
Hidrante edo sute-aho edo ur-hargune ur hargune mota bat da, hoditeria nagusitik ur emari handia emateko diseinatua, batez ere suak itzaltzeko lanetarako. Ura hiri-horniketaren sare batetik ateratzen du edo biltegi batetik, ponpa baten bidez.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi mota nagusi daude.
Kanpoko hidrantea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikinen inguruan kokatzen dira, lurretik bertikalean jarrita, suhiltzaileek mahukak zuzenean erants dezaten. Lurperatuak ere izan daitezke espaloiaren azpian kutxatila baten barruan kokaturik.
Barneko su-hidrantea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suteetako ur hargune hornitua baita SUH hizkiez ezaguna. Eraikinen barruan egon ohi da, ikusgai dagoen kutxa baten barruan.