Edukira joan

Higrometro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilezko higrometroa.

Higrometroa airearen hezetasunaren neurgailua da. Badira hezetasun absolutua neurtzen duten higrometroak eta hezetasun erlatiboa neurtzen dutenak (kimikoak, kondentsaziozkoak, psikrometroak eta xurgaketazkoak). Azken mota horretakoak dira, adibidez, barometroarekin eta termometroarekin batera etxeetako paretetan jartzeko saltzen direnak. Hezetasunaren eraginez hari batek luzatzeko duen ahalmenaz baliatzen da tresnaren orratza, une bakoitzeko hezetasun erlatiboa neurtzeko. Era askotako tresnak daude, baina eskuan makila duela hezetasunaren handi-txikia adierazten duen fraide kaputxinoarena da ezagunena.

Higrometro mota asko dago:

  • Kondentsazio-higrometroa: metalezko kapsula bat da; barruan eterra lurrunarazten da tenperatura jaisteko; hartara, dagoen hezetasunerako behar den ihintz-puntura iritsitakoan, azaleko ura nola kondentsatzen den ikusten da.
  • Ilezko higrometroa: hezetasunarekin ileak luzatu egiten direnez, hori baliatzen du gutxi-gorabeherako neurketa bat egiteko.
  • Psikrometroa: propietate termodinamikoetan oinarritzen da; bi neurketa egiten ditu aldi berean, bata termometro lehor batekin eta bestea termometro busti batekin, eta bien arteko aldeak hezetasun-maila jakiteko aukera ematen du.
  • Higrometro elektronikoa: propietate elektrikoak hezetasunarekin nola aldatzen diren neurtzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]