Edukira joan

Hipotiroidismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hipotiroidismoa
Tiroxinaren egitura molekularra
Deskribapena
Motagaixotasun tiroidea
eritasuna
Espezialitateaendokrinologia
Sortzen dumixedema
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaklebotiroxina, tiroglobulina eta Tri-iodotironina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE03.9
GNS-9-MK244.9
GNS-10E03.9
GNS-9244.9
DiseasesDB6558
MedlinePlus000353
eMedicinemed/1145
MeSHD007037D007037
Disease Ontology IDDOID:1459
Hipofisia eta tiroide guruinaren arteko harremana

Hipotiroidismo gaixotasun endokrinoa da, tiroide guruinak hormona tiroideo gutxi ekoizten duenean agertzen dena. Haurrengan azaltzen den hipotiroidismoari kretinismo deritzo.

Tiroide guruinak bi hormona jariatzen ditu: tiroxina (T4) eta tri-iodotironina (T3). Biek ala biek iodo dute beren molekuletan, eta tirosina aminoazidotik sortzen dira.

Hipotiroidismoak jatorri desberdinak eduki ditzake:

  • iodoaren gabezia: iodoa ezinbestekoa da hormona tiroideoak sintetizatu ahal izateko. Iodorik gabeko dieta batek hipotiroidismo eragin dezake. Hirugarren munduko herrialde askotan (herrialde menditsuetan batez ere: Himalaia, Andeetan...) hipotiroidismoa endemikoa da. Hipotiroidismo mota horren aurka antzinako txinatarrek algetako dieta bat hartu ohi zuten (algek iodo asko baitute).
  • kretinismoa: haurren hipotiroidismoa da. Bere sintoma nagusiak honako hauek dira: hazkuntzaren murriztapena, loditasuna, adimenaren atzerapena eta sexu-organoen heldugabetasuna. Itzuliezinezko sintomak dira.
  • botika batzuen hartzea

Iodoren gabeziak golo endemikoa sortzen du: asaldura honen sintoma nagusia tiroide guruinaren ez ohiko hazkundea izaten da.

Zergatik handitzen da tiroide guruinak hormona tiroideorik ez dagoenean? Hipofisiak jariatzen duen hormona batek, tirotropinak (TSH), hormona tiroideoen ekoizpena bultzatzen du, tiroide guruinaren gain jarduterakoan. Hormonik ezean, hipofisiak TSH asko jariatzen du, tiroide guruina aktibatzen duena bere hipertrofia eraginez.



Hormona tiroideoen administrazioan datza. Levotiroxina da erabiltzen den botika.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]