Hitzaldi Sekretua
Hitzaldi Sekretua | |
---|---|
Mota | hitzaldi Txosten |
Egile | Nikita Khrustxov |
Argitaratze-data | 1956ko otsailaren 25a |
Argumentu nagusia | Joseph Stalin's cult of personality (en) |
Esatari | Nikita Khrustxov |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | errusiera |
Honen ondorioa | Khrushchev Thaw (en) sino-sobietar zisma |
Hitzaldi sekretua, ofizialki nortasunaren gurtza eta bere ondorioak (errusieraz: «О культе личности и его последствиях», translit.: «O kul'te lichnosti i yego posledstviyakh»), 1956ko otsailaren 25ean Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren 20. Biltzarrean zehar Nikita Khrustxev burututako hitzaldi ospetsu bat izan zen. Hitzaldi honetan aurreko sobietar estatuburua zen Josef Stalinen krimenak eta Bigarren Mundu Gerra aurreko Purga Handia salatu ziren.
Hitzaldi honek ordura arte alderdiko politika ofiziala eta nagusia zen estalinismoaren pentsamoldeekin apurtu zuen, nortasunaren gurtza baztertu eta SBAKren hasierako leninismo pentsamolde ofizialera itzuliz.
Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Hitzaldi sekretua (Khrustxev) | |
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 |
« | Argi dago Stalinen aginduei jarraituz egin zirela gehiegikeria asko, Alderdiaren arauak eta sobietar legezkotasuna bortxatuz. Stalin ez zen inorekin fidatzen, bere mesfidantza gehiegizkoa zen. Norbaiti begiratu eta ondokoa esateko gai zen: Zergatik da gaur hain iheskorra horren begirada? Edo, zergatik ematen dit bizkarra eta ez dit begietara zuzenean begiratzen? Gaixo-izaerako errezelo horrek erabateko mesfidantza sortzen zuen harengan, baita aspalditik ezagutzen zituen alderdiaren baitako goi-mailako langileenganakoa ere. Toki guztietan eta une oro «etsaiak» ikusten zituen, aurpegi bikoitzeko lagunak, «espioiak». Mugarik gabeko boterea zuenez, erabaki bidegabeak hartzen zituen eta pertsonak moralki zein fisikoki txikitzen zituen. Horren guztiaren ondorioz, inork ez zuen iritzirik ematen. [...]
Arazo hori seriotasunez eta behar bezala aztertu behar dugu (pertsonalitateari aintza), Stalinen bizitzan gertatu zen bezalakorik berriro ere gerta ez dadin. Berak ez zuen inondik inora ez zuzendaritzarik, ez talde-lanik onartzen, eta indarkeria beldurgarriz baliatu zen, ez soilik aurka zegoen edonoren aurka, baita bere izaera despota eta apetatsua zalantzan jartzen zuen edonoren aurka ere. [...] Stalinek sortu zuen «herriaren etsai» kontzeptua. Esapide horren arabera, alferrik zen arazo baten erdian harrapatuta zeuden lagunen akats ideologikoaren proba bilatzea. (...) Funtsean, eta egia esateko, arau juridiko guztiei muzin eginez, erruduntasun-proba bakarra akusatuaren «aitorpena» zen eta, ondoren egin diren ikerkuntzek erakutsi dutenaren arabera, «aitorpenak» akusatuak fisikoki presionatu ondoren lortzen zituzten. |
» |
—[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Sobietar Batasuneko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |