Edukira joan

Hostodun itsas dragoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hostodun itsas dragoi
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaSyngnathiformes
FamiliaSyngnathidae
GeneroaPhycodurus
Espeziea Phycodurus eques
Günther, 1865
Banaketa mapa

Hostodun itsas dragoia (izen zientifikoa: Phycodurus eques) itsas zaldiarekin erlazionatutako itsasoko arrain bat da. Phycodorus generoko espezie bakarra da. Izaki hauek Australiako hego eta mendebaldeko aldeko uretako jatorrizkoak dira eta gehienbat ur epel eta sakonera gutxikoetan egoten dira. Beraien izena itxuratik dator, gorputz osoaren gainean hosto antzeko protuberantziak dituzte eta; kamuflaje bezala baino ez dituzte erabiltzen. Bere samaren konkorreko bular-hegal baten eta isatsaren amaieratik hurbileko bizkar-hegal baten bidez mugitzen da. Hegal txiki hauek ia guztiz gardenak eta ikusgaitzak dira eta mugitzeko motel izurtzen dituztenean, flotatzen diren algen antza ederto hartzen dute.

Itsas zaldienak bezala, beraien izenak izaki ezagun baten antza (kasu honetan mitikoa) islatzen du. Itsas munstroekin alderatuz txikiak dira, baina itsas zaldiekin alderatuz oso handiak dira, gutxienez 45 cm-ko luzera dute eta. Planktona, algak eta gainontzeko janari-hondar txikiak jaten dituzte, eta gizakiak baino ez dituzte harrapari. Emeek arrautzak arren isatsean ezartzen dituzte eta han hazten dira. Kutsaduraren eta industri-hondakinen ondorioz arriskuan daude, baita ere beraien itxura apartekoarengatik bildumatzen dituzten liluraturiko urpekarien ondorioz. Arrisku hauei erantzuteko, australiar gobernuak ofizialki babestu ditu dragoiak.

Erlazionaturiko espezie bat belardun itsas dragoia edo itsas dragoi arrunta (izen zientifikoa: Phyllopteryx taeniolatus) da, berdea eta belarraren antzeko hegalak dituena eta hostodun itsas dragoia baino askoz txikiagoa izan daitekeena, baina National Geographic aldizkariaren arabera (2006ko azaroa), belardun eta hostodun itsas dragoiak espezie berbera izan litezke.

Hostodun itsas dragoia Hegoaldeko Australiako estatuko itsas ikur ofiziala da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Phycodurus eques