Hunden araua
Hunden araua, Friedrich Hundek igortze espektro atomikoen azterketan lortutako arau enpiriko bat da, eta honako hau dio:
« | Energia bereko orbitalak betetzean (hiru p orbitalak, bost dak eta zazpi fak), elektroiak, posible baldin bada, euren espin paraleloekin banatzen dira, hau da, ez direla gurutzatzen. Partikula mini atomikoa egonkorragoa da (energia gutxiago du) parekatu gabeko elektroiak dituenean (espin paraleloak), elektroi horiek parekatuta daudenean baino (kontrako espinak edo antiparaleloak). | » |
Izen hau, Hunden gehienezeko aniztasunaren arauari ere ematen zaio.
« | Zenbait elektroi, endekatutako orbitalen bidez deskribatuak daudenean, egonkortasun energetiko handiena, espin elektronikoak parekaturik gabe dauden hura da (espinen korrelazioa). | » |
Hunden araua ulertzeko, azpigeruza batetako orbital guztietan, gutxienez elektroi bat egon behar duela jakin behar da, bigarren bat eman aurretik. Hau da, orbital guztiek beteak egon behar dute, eta elektroi guztiak paraleloan, orbital batek bigarren elektroi bat lortu aurretik. Eta, orbital batek, bigarren elektroi bat lortzen duenean, honek, lehenengoarekin parekatu gabe egon behar du (kontrako espinak edo antiparaleloak). Adibidez:
- 3 elektroi 2p orbitalean; px1 py1 pz1 (vs) px2 py1 pz0
- (px2 py1 pz0 = px0 py1 pz2 = px1 py0 pz2= px2 py0 pz1=....)
Honela, elektroiak atomo batean, progresiboki emanak dira, konfigurazio ordenatu bat erabiliz, baldintza energetiko egonkorrenak hartzeko. Aufbauren printzipioak, orbitalak, Hunden araua betez betetzeko arauak azaltzen ditu.