Igarobide ekologiko
Itxura
Igarobide ekologikoa[1] korridore ekologikoa edo korridore biologikoa[2] bereizita dauden basabizitzako populazioak lotzen dituen habitat eremu lineala da. Horri esker, populazioen arteko banakoen trukea egiten da, eta aurre egiten zaio endogamiak eta aniztasun genetiko murriztuak populazio bakartuei dakarzkien eragozpenei. Igarobide ekologikoek, orobat, gizakien edo kausa naturalen (suteak edo gaixotasunak, adibidez) eraginez toki batean galdu edo gutxitu diren populazioak berriz ezartzen laguntzen dute. Gaur egun, gizakia da habitat naturalak eta izaki bizidunen populazioak banantzearen erantzule nagusia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Igarobide ekologikoak», Elhuyar zientzia eta teknologia, 166. zenbakia[Betiko hautsitako esteka], 2001eko ekaina. 2. orrialdea.
- ↑ Irati KORTABITARTE EGIGUREN: «Animalientzako saihesbideak»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar zientzia eta teknologia, 216. zenbakia, 2006ko urtarrila. 48-51. orrialdeak.