Il buono, il brutto, il cattivo
Il buono, il brutto, il cattivo italieraz, (The Good, The Bad and The Ugly, ingelesez) 1966an Sergio Leone zinema zuzendari italiarrak zuzendu zuen spaghetti westerna da. Ingelesezko izenburuaren itzulpena Zintzoa, gaiztoa eta itsusia da eta hiru pertsonaia nagusiei egiten die erreferentzia.
Filma italiar produkziokoa da, baina Espainia, Mendebaldeko Alemania eta Ameriketako Estatu Batuek ere parte hartu zuten. Antzezle nagusiak estatubatuarrak dira; hala ere, italiar eta espainiar antzezleek egin zituzten bigarren mailako paperak. Horrelako koprodukzioetan egin ohi zen moduan, antzezleek haien berezko hizkuntzak erabili zituzten grabaketan, eta gero zegokion hizkuntzara bikoiztu ziren ahotsak.
Italian (Erromako estudioetan) eta Espainian (Burgosen eta Almerian) egin ziren grabaketak. Musika Ennio Morriconerena da, eta gaur egun western musikarekin lotzen diren doinu ezagunenetakoak sortu zituen film hartarako.
Filmaren hasierako doinua
|
|
Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Ziurrenik zinema historiaren filmerik ospetsuena da, spaghetti westernaren quintessenza. Dolarraren trilogiaren hirugarren atala da.
Dolarraren trilogia bi pertsonaiatik hirura pasatzen dira:
- Clint Eastwoodek Lee van Cleefi Per qualche dollaro in piùan bezala, Clint Eastwood eta Lee van Cleefek Eli Wallachi eman zioten protagonismoa Il buono, il brutto, il cattivo-an.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma 1862an kokatua da, Amerikar Estatu Batuak gerra zibilean zebiltzan garaian. Angel eyes edo "Aingeru begi" deritzon mertzenarioak (Lee Van Cleef) konfederatuek ezkutaturiko urrearen berri jakin du eta altxorra eskuratzekotan abiatu da. Bestalde, altxor horren ezagutza eskuratu dute kasualitatez Blondie edo "Ilehoria" deitzen duten sari ehiztariak (Clint Eastwood) eta Tuco bidelapurrak (Eli Wallach). Altxorra hilerri batean datza ezkutuan; Tucok hilerria zein den badaki eta Blondiek berriz altxorra azpian lurperatua duen hilarriaren izena ezagutzen du. Gerra inguruan dutelarik altxorra lortzeko pertsonaien arteko norgehiagokak, traizioak eta azpijokoak kontatzen ditu filmak.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Clint Eastwood: il Biondo
- Eli Wallach: Tuco Ramírez
- Lee Van Cleef: Sentenza
- Aldo Giuffré: capitano Clinton
- Mario Brega: caporale Wallace
- Luigi Pistilli: Pablo Ramírez
- Rada Rassimov: María
- Enzo Petito: proprietario dell'emporio
- Claudio Scarchilli: peon messicano
- Livio Lorenzon: Baker
- Antonio Casale: Jackson / Bill Carson
- Sandro Scarchilli: uomo di Sentenza
- Benito Stefanelli: uomo di Sentenza
- Angelo Novi: monaco
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea](Ingelesez) Azken dueloa 6:38 www.youtube.com-ten
- 1966ko filmak
- Sergio Leonek zuzendutako filmak
- Luciano Vincenzonik idatzitako filmak
- Sergio Donatik idatzitako filmak
- Agenore Incroccik idatzitako filmak
- Furio Scarpellik idatzitako filmak
- Sergio Leonek idatzitako filmak
- Mickey Knoxek idatzitako filmak
- Clint Eastwoodek antzeztutako filmak
- Lee van Cleefek antzeztutako filmak
- Eli Wallachek antzeztutako filmak
- Mario Bregak antzeztutako filmak
- Aldo Giuffrèek antzeztutako filmak
- Luigi Pistillik antzeztutako filmak
- Antonio Casalek antzeztutako filmak
- Rada Rassimovek antzeztutako filmak
- Maurizio Arenak antzeztutako filmak
- Antonio Molino Rojok antzeztutako filmak
- Enzo Petitok antzeztutako filmak
- John Barthak antzeztutako filmak
- Al Mulockek antzeztutako filmak
- Livio Lorenzonek antzeztutako filmak
- Antonio Casasek antzeztutako filmak
- Claudio Scarchillik antzeztutako filmak
- Benito Stefanellik antzeztutako filmak
- Lorenzo Robledok antzeztutako filmak
- Aldo Sambrellek antzeztutako filmak
- Angelo Novik antzeztutako filmak
- Sergio Mendizábalek antzeztutako filmak
- Chelo Alonsok antzeztutako filmak
- Romano Puppok antzeztutako filmak
- Antonio Ruiz Escañok antzeztutako filmak
- Víctor Israelek antzeztutako filmak
- Fortunato Arenak antzeztutako filmak
- Attilio Dottesiok antzeztutako filmak
- Jesús Guzmánek antzeztutako filmak
- Alberto Grimaldik ekoitzitako filmak
- United Artistsek ekoitzitako filmak
- Constantin Filmek ekoitzitako filmak
- Italiako filmak
- Dolarraren trilogia
- Spaghetti Western
- Epika filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilari buruzko filmak
- Ennio Morriconeren soinu bandadun filmak
- Mexiko Berrian girotutako filmak
- Gata-Níjar Lurmuturraren Natura Parkea
- Jarraipen filmak