Inauskai
Inauskaia landareak inausteko tresna da, guraizeek bezala[1] bi xafla dituena.
Zuhaitz eta zuhaixkak inausteko bereziki diseinatutako tresna ebakitzailea da. Bere mekanismoa guraize batena bezalakoa da, ardatz baten inguruan mugitzen diren bi xafla baititu, palanka mekanismoa erabiliz, haien artean dauden objektuak mozteko. Inauskaien ezaugarri nagusia, guraizeekin alderatuta, da xafla ebakitzaileak laburragoak eta sendoagoak direla, landarearen atal lodiak moztu ahal izateko. Xafla ebakitzaile bakarrekoa edo bikoa izan daitezke.
Inauskai profesionalen xafla ebakitzailea kromatu gogor batez estalita dago, altzairuaren gogortasuna areagotzeko eta korrosioarekiko erresistentzia hobetzeko (batez ere landareen izerdiaren eta herdoilaren aurka). Horrela ahoaren zorroztasunak luze irauten du, eta ebakia garbiagoa da, eritasunak sahiestuz.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira eskuz erabiltzeko inauskai mota nagusiak:
- Inauskai laburra edo inausteko guraizeak: xafla kurbatuak dituzte ebaki garbiak eta zurtoinetik hurbil egiteko.
- Ingude-inauskaia: xafla ebakitzaileak gainazal lau baten gainean (ingudea) presioa egiten duena.
- Inauskai luzea edo bi eskuko inauskaia: kirten luzeak ditu, palanka indar handiagoa egiteko eta adar sendoagoak inaus ahal izateko.
- Hagaxka inauskaia[erreferentzia behar]: inauskaia makil luze baten gainean dago eta soka batekin eragiten da, batez ere urrutiko adarrak inausteko zurubi bat erabili gabe.
Inauskai lagunduak ere badaude, profesionalek soilik erabiliak: inauskai elektrikoak eta inauskai pneumatikoak.