István Bethlen
István Bethlen | |||||
---|---|---|---|---|---|
1921eko apirilaren 14a - 1931ko abuztuaren 24a ← Paulo Teleki - Gyula Károlyi (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gornești (en) , 1874ko urriaren 8a | ||||
Herrialdea | Hungaria | ||||
Heriotza | Mosku, 1946ko urriaren 5a (71 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Fiumei kaleko hilerria | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna | ||||
Familia | |||||
Aita | István Bethlen | ||||
Ezkontidea(k) | Margit Bethlen (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Theresianum (en) 1893) Eötvös Loránd University (en) 1896) Faculty of Agricultural and Food Sciences, Széchenyi István University (en) 1900) : Agronomia | ||||
Hizkuntzak | hungariera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ekonomialaria, politikaria, diplomazialaria eta saiakeragilea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Hungariako Zientzien Akademia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Liberal Party (en) | ||||
István Bethlen Bethlengo kondea (Gernyeszeg, 1874ko urriaren 8a - Mosku, 1946ko urriaren 5a) hungariar politikaria izan zen. Hungariako lehen ministroa izan zen 1921etik 1931ra.
1901ean Hungariako parlamentuko kide hautatu zuten. 1919an Hungariako ordezkari gisa joan zen Parisko Bake Biltzarrara. Hungariara itzuli zen gobernu zuri antikomunistaren buruzagitza hartzeko.
1921ean Miklós Horthyk gobernua osatzea agindu zion. Bethlenek Batasun Nazionaleko Alderdia sortu zuen eta hamarkada batez faxistak boteretik urrun mantentzeko gai izan zen. Bere agintaldian Hungaria Nazioen Ligan sartu zen eta Benito Mussoliniren Italiarekin aliatu zen. Depresio Handiaren ondorioek azkenean faxistak boterera eraman zituzten Hungarian 1931n.
Alemania naziaren aliantzarekin aurka agertu zen Hungariako politikari bakanetako bat izan zen. Gerraren amaieran, herrialde aliatuekin bake banandua negoziatzen saiatu zen. Sobietarrek 1945eko martxoan atxilotu eta Moskun espetxeratu zuten, eta urtebete geroago hil zen.