Italiako udalerriak
Udalerria (italieraz comune) Italiako eskualde eta probintzien oinarrizko administrazio-egitura da, autonomoa eta herritarren beharrez arduratzen den egiturarik txikiena. Udalerriak zirkunskripzioetan banatzen dira eta udal burua alkatea (sindaco) da.
2016tik, Italiak 8.010 udalerri ditu.
Administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Udal gobernua (italieraz: consiglio comunale)
- Osoko bilkura (italieraz: giunta comunale)
- Alkatea (italieraz: sindaco)
Azpibanaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiar udalerriak bi eratan bana daitezke: frakzioetan (singularra, frazione; plurala, frazioni) edo udal deszentralizazioko barrutietan (singularra, circoscrizioni di decentramento comunale; plurala, crcircoscrizioni di decentramento comunale).
- Frakzioa herri bat baino gehiagoz osatutako udalerrietan gertatzen da. Herriburuaz gain, beste herriei ematen zaien izena da.
- Udal deszentralizazioko barrutia udalerrian bertan sortzen den azpibanaketa autonomoa da.
2001etik Erroma osatzen duten 19 barrutiei municipi deritzaie. Bakoitzak bere alkate-presidentea eta batzarra dute. Era berean, izen bera hartzen dute Bari eta Genoakoek. Gainera, Napoli eta Venezian municipalità deitzen zaie, Milanen zone di decentramento eta, Bolonia eta Florentzian quartieri.