Edukira joan

Izerdi guruin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izerdi guruin
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezglandula sudorifera
MeSHeta A17.815.830 A10.336.899 eta A17.815.830
TAA16.0.00.029
FMA59152
Terminologia anatomikoa

Izerdi guruinak dermisean kokatuta dauden hodi formako guruin batzuk dira eta hodi luze eta meheez osatuak daude, beheko muturretik itxiak eta kiribilduak daudenak. Kanpoalderantz irekitzen diren poroetatik izerdia jariatzen dute, koipe soberakin likidoa, gazi zaporekoa eta pixaren antzeko testurarekin.

Izerdi guruinek bilgor guruinekin, ile folikuluekin eta azazkalekin, fanerak edo azaleko eranskinak eratzen dituzte.

Izerdi guruinak honako mota hauetan banatzen dira:

  • Izerdi guruin ekrinoak: zuzenean azalean amaitzen diren glomerulu jariatzaile eta hodi iraizle batekin osatuak daude. 600 izerdi guruin daude azaleko zentimetro karratu bakoitzeko, pilaketa askoz handiagoa dagoelarik esku ahurretan, oin zoletan eta aurpegiaren aurrealdeko zatian. Egunean litro bat izerdi jariatzen du baldintza normaletan eta 10 litro galtzera iris daitezke muturreko baldintzetan. Izerdi guruinek funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte metabolismo hidrokloratuan, termoerregulazioan larruazaleko hezetasun eta izerdiaren lurrunketagatik, objektuak eskuekin hartzearekin ere lotua dagoena.
  • Izerdi guruin apokrinoak: ile-bilgor folikuluan amaitzen da bere edukia kanpoalderantz irtenaz bilgorrarekin batera. Lobulu jariatzaile handi batek eta ile-bilgor folikuluan amaitzen den dermiseko hodi iraizle batek osatzen dituzte. Guruin apokrino hauek desagertzen ari dira edo ez dira oso garrantzitsuak gizakietan, ez dira oso ugariak eta besapean, perineoan, pubisean eta kanpo entzumen hodian kokatuak daude. Guruin hauek dira feromonak jariatzeaz arduratzen direnak. Ugatza, izerdi guruin apokrino eraldatu bat da. Izendi guruin apokrinoek besapea eta sexu organoak bezalako tokietako usai bereizgarriaren arduradunak diren substantzia oso usaintsuak sortzen dituzte. Batzuetan gorputzeko usai hauek oso higuingarriak dira higiene pertsonal falta dagoenean azalean dauden bakterioekin nahastean. Umeek nerabezaroan sartu aurretik helduen ezberdina den usai bat dute ez baitute izerdi apokrinorik sortzen eta euren bilgorra jariatzea txikiagoa baita.

Izerdi guruinen hantura hidradenitis deitzen da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]