Jahangir
Itxura
Jahangir | |||
---|---|---|---|
1605eko azaroaren 3a - 1627ko urriaren 28a ← Akbar - Shah Jahan → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Fatehpur Sikri, 1569ko abuztuaren 30a | ||
Lehen hizkuntza | persiera | ||
Heriotza | Rajauri (en) , 1627ko urriaren 28a (58 urte) | ||
Hobiratze lekua | Tomb of Jahangir (en) | ||
Familia | |||
Aita | Akbar | ||
Ama | Mariam-uz-Zamani | ||
Ezkontidea(k) | Nur Jehan Malika Jahan (en) Saliha Banu Begum (en) Khas Mahal (en) Manbhawati Bai (en) Sahib Jamal (en) Jagat Gosain (en) Nur-un-Nissa Begum (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Timurid dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | persiera Hindustanera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria eta monarka | ||
Lantokia(k) | Mogol Inperioa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Jahangir (Fatehpur Sikri, India, 1569ko abuztuaren 31 – Kaxmir, 1627ko azaroaren 8a) Indiako mogol enperadorea izan zen 1605-1627 urteetan. Akbarren semea zen, eta harengandik hartu zuen enperadoretza. Rajputak menderatu zituen, eta Kangrako gotorlekua hartu zuen; Persiako Abbas I. sharen kontra borrokatu zen eta Kandahar galdu zuen. Britainiarrekin eta portugaldarrekin harreman onak izan zituen, eta kristauak onartu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jahangir |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.