Jakob Schubert
Jakob Schubert | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Innsbruck, 1990eko abenduaren 31 (33 urte) |
Herrialdea | Austria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arroka-eskalatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 63 kilogramo |
Altuera | 173 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
jakob-schubert.com | |
Jakob Schubert (1990eko abenduaren 31) arroka eskalatzaile, austriar kirol eskalatzaile eta boulder profesionala da. Munduko txapelduna (2012, 2018) eta Munduko Kopako irabazlea (2011, 2014, 2018) da zailtasun eskaladan, eta arrokan bere kalifikazioa altuena 9b + da. 2021eko abuztuan brontzea irabazi zuen Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an hasi zen eskalatzen, hamabi urte zituela. 2004an, Gazteen Europako Kopan eta Gazteen Munduko Txapelketan hartu zuen parte. 2007az geroztik, regularki zailtasun eskaladarako Munduko Kopako lehiaketetan hartzen du parte. Munduko Kopako hamarretik zazpi denboralditan, 2007tik 2016ra, boulderrean ere lehiatu zen.
2011 urtean, zailtasuneko Munduko Kopan irabazi zuen eta zailtasuneko Munduko Txapelketan zilarra irabazi zuen Arcon.[1] Munduko Kopa zazpi lehiaketa jarraian irabazita irabazi zuen. Ordurarte, ez zen izan Munduko Kopako hainbeste jardunaldi irabazi zituenik denboraldi bakarrean (2002an, Alexandre Chabotek sei irabazi zituen).
2012an, Pariseko Eskalada zailtasuneko Munduko Txapelketa irabazi zuen.[2]
2014an, bigarren aldiz irabazi zuen Munduko Kopa.
2018an, 27 urte zituela, munduko txapeldun bihurtu zen berriro, bere jaioterrian, Innsbruck-en. Titulua lortu zuen azken ekitaldian Adam Ondraren (36+) puntuazio berdina lortuz, baina puntuazio altuagoa finalerdian, non Domen Skofic eta gero, bigarren sailkatu zen. Egun batzuk geroago, lehiaketa berean, proba konbinatua ere irabazi zuen abiarura proban bigarren sailkatuta, Bouldering-en lehena eta zailtasun proban bigarren. Urte berean, bere hirugarren Munduko Kopa irabazi zuen.
Schubertek 2019ko IFSC Munduko Eskalada Txapelketan izandako emaitzarengatik Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen.[3]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, brontzezko domina eskuratu zuen.
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | Konbinatua | |
2024 | Paris ( Frantzia) | Konbinatua | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2011 | Arco ( Italia) | Zailtasuna | |
2012 | Paris ( Frantzia) | Zailtasuna | |
2016 | Paris ( Frantzia) | Zailtasuna | |
2018 | Innsbruck ( Austria) | Zailtasuna | |
2018 | Innsbruck ( Austria) | Konbinatua | |
2019 | Hachioji ( Japonia) | Blokeak | |
2019 | Hachioji ( Japonia) | Konbinatua | |
2019 | Hachioji ( Japonia) | Zailtasuna | |
2023 | Berna ( Suitza | Abiadura | |
2023 | Berna ( Suitza | Konbinatua | |
Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Innsbruck ( Austria) | Zailtasuna | |
2013 | Eindhoven ( Herbehereak) | Blokeak | |
2015 | Innsbruck ( Austria) | Konbinatua | |
2017 | Munich ( Alemania) | Konbinatua | |
2017 | Munich ( Alemania) | Zailtasuna |
Sailkapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko Eskalada Kopa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diziplina | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Zailtasuna | 26 | 7 | 4 | 2 | 1 | 3 | 2 | 1 | 3 | 2 | 6 | 1 |
Boulderra | 60 | 65 | 19 | 3 | 2 | - | 25 | 23 | 10 | 9 | ||
Abiadura | - | - | - | - | - | 43 | 59 | - | - | - | - | 59 |
Konbinatua | - | - | 4 | 2 | 1 | 1 | 1 | - | 4 | 2 | 6 | 1 |
Europako Eskalada Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diziplina | 2008 | 2010 | 2013 | 2015 | 2017 |
---|---|---|---|---|---|
Zailtasuna | 6 | 3 | 7 | 6 | 3 |
Boulderra | - | - | 3 | 4 | - |
Abiadura | - | - | 35 | 27 | 31 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Italieraz) «Puigblanque re di Spagna, insieme a Eiter, Kim e Markovic» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
- ↑ (Italieraz) «Campionati del Mondo di arrampicata sportiva 2012, tutti i risultati da Parigi.» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
- ↑ (Ingelesez) Editors, Author. (2019-08-19). «Jakob Schubert and Alexander Megos qualify for the 2020 Summer Olympics in Tokyo» LACRUX Klettermagazin (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).