Japoniera klasiko
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Japoniera klasikoa (中古日本語, chūko nihongo) japonieraren aurreko era bat da. Heian aroan erabili zuten, 795 eta 1185 urteen artean. Aurrean erabiltzen zuten hizkuntza Antzinako japoniera deitzen dute. Antzinako japoniera japonieraren lehen era izan zen. Idazkera txinatar idazkera ideografikotik hartu zuten (egungo Kanji, alegia). Japoniera klasikoaren garaian bi idazkera berri asmatu zuten: hiragana eta katakana. Hauek askoz sinpleagoak ziren eta silaben soinuak irudikatzen zituzten. Idazkera berriek irakurketa eta idazketa askoz errazagoak bihurtzen zituzten. Garai honetako liburu ospetsuen artean Genji-ren Ipuina (源氏物語, Genji Monogatari) , Banbu Ebakitzailearen Ipuina (竹取物語, Taketori Monogatari), Ise-ren Ipuina (伊勢物語 Ise monogatari) eta beste hainbat daude.
Garai honetan hizkuntzaren ahoskerak aldaketa ugari izan zuen. Sudurren bidez ahoskatutako kontsonanteak ozenak bilakatu ziren, bokal luze batzuk agertu ziren. Silaben kopurua murriztu zen: 88tik 66ra. –i, -e eta –o bi motaren ordez bakarra geratu zen. Aditz batzuk kontsonantez amaitzen ziren, beste batzuk bokalez. Gramatikan, aldaketek adjektiboen zenbait deklinatze era barne hartzen zuten.