Edukira joan

Jean Delannoy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Delannoy

Bizitza
JaiotzaNoisy-le-Sec1908ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaGuainville2008ko ekainaren 18a (100 urte)
Hobiratze lekuaQ43854145 Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, film-muntatzailea, zinema aktorea eta errealizadorea
Lantokia(k)Frantzia
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) Itzuli

IMDB: nm0216381 Allocine: 6727 Allmovie: p87393 TCM: 863364
Find a Grave: 27697253 Edit the value on Wikidata

Jean Delannoy (Noisy-le-Sec, 1908ko urtarrilaren 12a - Guainville, 2008ko ekainaren 18a) frantses zinemagilea izan zen.

Antzezle izan zen zinema mutuan, muntatzaile zinema ahostuna hasieran, eta 1932an kameraren atzealdera igaro zen film labur bat egiteko, Franches Lippées. Handik hirurogeita hiru urtera, Marokon, Marie de Nazareth (1995) lana egin zuen.

Gerra aurretik, Macao, l'enfer du jeu (1939, Macao jokoaren infernua) lanak teknikari trebea eta antzezle-zuzendari izugarria zela erakutsi zuen. Okupazioan, sekulako arrakasta lortu zuen Pontcarral, colonel d'Empire (1942, Pontcarral, Inperioaren koronela) lanarekin. L'Éternel Retour (1943, Betiereko itzulera) lanean, Tristan eta Iseoren mitoaren bertsio modernoa egiten du.

Ondoren arrakasta handiko lanak egin zituen, eta horietako askok hainbat sari irabazi zituzten. Aipagarriak dira La Symphonie pastorale (1946, Sinfonia pastorala), Dieu a besoin des hommes (1950, Jainkoa gizakien beharretara), Le Garçon sauvage (1951, Mutiko basatia), Chiens perdus sans collier (1955, Lepokorik gabe galdutako zakurrak), Marie-Antoinette (1956), Notre-Dame de Paris (1956, Parisko Notre-Dame), La Princesse de Clèves (1961, Clèveseko printzesa), Les Amitiés particulières (1964, Adiskidetasun partikularrak).

Jean Anouilh, Jean Cocteau, Jacques Prévert eta Jean-Paul Sartrerekin lan egin zuen eta Michèle Morgan, Jean Marais, Pierre Fresnay, Pierre Blanchar eta Jean Gabinen mailako artistak zuzendu zituen. 1985ean ohorezko César Saria eman zioten.

Filmografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taula honetan ikus daitezke zuzendutako filma bakoitzaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):

Urtea Filma Aktoreak Ekoizlea Izenburuak (es,fr)
1934 Paris-Deauville André Roanne, Armand Bernard --
1934 Une vocation irrésistible Armand Bernard --
1936 Club de femmes Betty Stockfeld, Danielle Darrieux -- gaztelaniaz: French Girls Club
1937 Golden Venus Alexandre Mihalesco, Daniel Lecourtois -- frantsesez: La Vénus de l'or
1937 Ne tuez pas Dolly André Roanne, Gustave Hamilton --
1941 The Black Diamond Charles Vanel, Gaby Morlay -- frantsesez: Le Diamant noir
1942 Fever Albert Michel, André Bervil -- frantsesez: Fièvres
1942 The Murderer is Afraid at Night Charlotte Clasis, Georges Lannes -- frantsesez: L'assassin a peur la nuit
1942 Macao Erich von Stroheim, Sessue Hayakawa -- gaztelaniaz: Macao (Infierno del juego) frantsesez: Macao, l'enfer du jeu
1942 Pontcarral, colonel d'Empire Alexandre Rignault, André Carnège --
1943 L'Éternel retour Madeleine Sologne, Jean Marais -- gaztelaniaz: Eterna historia frantsesez: L'Éternel Retour
1944 Le Bossu Edmond Beauchamp, Jacques Louvigny --
1945 Blind Desire Albert Rémy, Corinne Calvet -- frantsesez: La Part de l'ombre
1946 La Symphonie Pastorale Pierre Blanchar, Michèle Morgan -- frantsesez: La Symphonie pastorale
1947 Les jeux sont faits Micheline Presle, Charles Dullin -- gaztelaniaz: Prostitución al desnudo
1948 To the Eyes of Memory Michèle Morgan, Jean Marais -- gaztelaniaz: S.O.S. Dakar frantsesez: Aux yeux du souvenir
1949 Le Secret de Mayerling Jean Marais, André Carnège -- gaztelaniaz: El secreto de Mayerling
1950 Dieu a besoin des hommes Pierre Fresnay, Albert Michel -- gaztelaniaz: Dios necesita hombres
1951 Savage Triangle Madeleine Robinson, Frank Villard -- frantsesez: Le Garçon sauvage
1952 La Minute de vérité Jean Gabin, Michèle Morgan -- gaztelaniaz: El minuto de la verdad
1953 Napoleon Road Anne Roudier, Bréols -- frantsesez: La Route Napoléon
1954 Obsession Michèle Morgan, Raf Vallone --
1954 The Bed Jeanne Moreau, Richard Todd -- gaztelaniaz: La Cama frantsesez: Secrets d'alcôve
1954 Destinées Claudette Colbert, Michèle Morgan -- gaztelaniaz: Tres destinos de mujer
1955 Marie Antoinette Queen of France Michèle Morgan, Richard Todd -- gaztelaniaz: María Antonieta, reina de Francia frantsesez: Marie-Antoinette reine de France
1955 The Little Rebels Albert Michel, Anne Doat -- gaztelaniaz: Perros perdidos sin collar frantsesez: Chiens perdus sans collier
1956 The Hunchback of Notre Dame Gina Lollobrigida, Anthony Quinn Titanus gaztelaniaz: El jorobado de Notre-Dame frantsesez: Notre-Dame de Paris
1958 Maigret Sets a Trap Annie Girardot, Jean Desailly -- gaztelaniaz: El comisario Maigret frantsesez: Maigret tend un piège
1959 Guinguette Zizi Jeanmaire, Amarande --
1959 Maigret et l'Affaire Saint-Fiacre Jean Gabin, Michel Auclair Titanus gaztelaniaz: Maigret en el caso de la condesa
1960 Love and the Frenchwoman Darry Cowl, Sophie Desmarets -- gaztelaniaz: La francesa y el amor frantsesez: La Française et l'Amour
1960 Le Baron de l'écluse Aimée Mortimer, Albert Michel -- gaztelaniaz: El barón y su yate
1961 Le rendez-vous Andréa Parisy, Annie Girardot -- gaztelaniaz: Rendezvous frantsesez: Le Rendez-vous
1961 La Princesse de Clèves Marina Vlady, Jean-François Poron -- gaztelaniaz: La princesa de Cleves
1963 Venere Imperiale Gina Lollobrigida, Raymond Pellegrin -- gaztelaniaz: La Venus imperial frantsesez: Vénus impériale
1964 Les amitiés particulières Michel Bouquet, Louis Seigner -- gaztelaniaz: Las amistades particulares frantsesez: Les Amitiés particulières
1965 The Double Bed André Weber, Christian Brocard -- frantsesez: Le Lit à deux places
1965 Le Majordome Albert Michel, Bourvil -- gaztelaniaz: El mayordomo
1966 The Sultans Gina Lollobrigida, Louis Jourdan -- gaztelaniaz: Los sultanes frantsesez: Les Sultans
1967 Action Man Alain Janey, Albert Michel Fida Cinematografica gaztelaniaz: El imperio de los canallas frantsesez: Le Soleil des voyous
1970 Children of Mata Hari Klaus Kinski, Angelo Infanti -- gaztelaniaz: Misión Torpedo frantsesez: La Peau de Torpédo
1972 Pas folle la guêpe Alexandre Rignault, Anny Duperey -- gaztelaniaz: Not Dumb, the Bird
1976 Le Jeune Homme et le Lion Georges Wilson, Mathieu Carrière --
1981 Frère Martin Georges Wilson, Michel Creton --
1983 Le Crime de Pierre Lacaze -- --
1988 Bernadette Alain Flick, Amélie Gonin --
1989 The Passion of Bernadette Anne Meson, Anne Roumanoff -- frantsesez: La Passion de Bernadette
1995 Mary of Nazareth Myriam Muller, Didier Bienaimé -- frantsesez: Marie de Nazareth

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Delannoy Aldatu lotura Wikidatan