Jiokhwa
Itxura
Jiokhwa | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1958 |
Jatorrizko hizkuntza | koreera |
Jatorrizko herrialdea | Hego Korea |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 87 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Shin Sang-ok (en) |
Antzezlea(k) | |
Choi Eun-hee (en) | |
Jiokhwa (Hangul: 지옥화; Hanja: 地獄花; euskaraz: «lorea infernuan») 1958ko Shin Sang-ok hegokorear zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koreako Gerra garaian, Young-shik eta bere banda kanpamentu militar iparramerikar batean bizi dira, eta merkantziak lapurtzen dituzte biltegitik, merkatu beltzean saltzeko. Dong-shik anaia txikia Seulera iritsiko da, jaioterrira bueltatzeko konbentzitzera, baina, azkenean, bera ere kanpamentuan instalatuko da. Young-shik saiatuko da Dong-shik bera baino lehen itzultzea herrira, eta Sonia neska-lagunari eskatuko dio berarekin ezkontzeko prestatzen ari den lapurretaren ondoren. Baina, Soniak begiz jota du Dong-shik, eta seduzitu egingo du, Young-shikek eta bere bandak lapurreta egiten duten bitartean.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Choi Eun-hee: So-nya
- Kim Hak: Yeong-shik
- Jo Hae-won: Dong-shik
- Kang Sun-hee: Judy
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |