João do Canto e Castro
João do Canto e Castro | |||
---|---|---|---|
1918ko abenduaren 16a - 1919ko urriaren 5a ← Sidónio Pais - António José de Almeida → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lisboa, 1862ko maiatzaren 19a | ||
Herrialdea | Portugal Portugalgo Erresuma | ||
Heriotza | Lisboa, 1934ko martxoaren 14a (71 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, ministroa eta militarra | ||
Jasotako sariak | |||
Gradua | amiral | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | National Republican Party (en) | ||
João do Canto e Castro da Silva Antunes (Lisboa, 1862ko maiatzaren 19a - ibidem,, 1934ko martxoaren 14a) portugaldar militar eta politikaria izan zen. Portugalgo 5. presidentea izan zen.
Itsas armadako ofiziala izan zen eta 1918ko irailean Itsas Armadako ministro izendatu zuten. 1918ko abenduan Portugalgo presidente bihurtu zen Sidonio Pais presidentearen hilketaren ondoren. Bere agintaldian bi saiakera iraultzaile jasan zituen. Lehena 1918ko abenduan izan zen eta errepublikanoek zuzendu zuten. Bigarrena 1919ko urtarrilean gertatu zen eta monarkikoek zuzendu zuten, herrialdearen iparraldea kontrolatzea eta Iparraldeko Monarkia aldarrikatzea lortu zutelarik. 1919ko urriaren 5ean utzi zion lehendakaritza António José de Almeida hauteskundeetako irabazleari.
Portugalgo Lehen Ministro ere izan zen 1918ko abenduaren 15etik 23ra.