Johan Cruyff Arena
Johan Cruyff Arena | |
---|---|
Johan Cruijff ArenA | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Herbehereetako Erresuma |
Herrialdea | Herbehereak |
Probintzia | Ipar Holanda |
Udalerria | Amsterdam |
Koordenatuak | 52°18′51″N 4°56′31″E / 52.314166666667°N 4.9419444444444°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1996ko abuztuaren 14a |
Inaugurazioa | 1996ko abuztuaren 14a |
Izenaren jatorria | Johan Cruyff |
Kirola | futbola |
Erabiltzailea | Amsterdamgo Ajax |
Edukiera | 54.990 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Rob Schuurman (en) |
Webgune ofiziala | |
Johan Cruyff Arena (nederlanderaz: Johan Cruijff Arena ˈjoːɦɑn ˈkrœyf aːˌreːnaː ahoskatua; ofizialki Johan Cruijff ArenA idatzia), lehen Amsterdam ArenA deitua, Herbehereetako Amsterdam hiriburuan dagoen estadio bat da. Eredivisie Futbol Ligako Amsterdamgo Ajax taldearen jokaleku eta egoitza delarik. Bertan, Herbehereetako futbol selekzio nazionalak etxeko nazioarteko partiduak jokatu ohi ditu, bai eta Europako Amerikar Futbol Ligako Amsterdam Admirals taldeak ere.
1996ko abuztuaren 14an inauguratu zen, estadioa diseinatu zuten arkitektoak Rob Schuurman eta Sjoerd Soeters izan zirelarik. Europan teilatu edo estalki bilkorra izan zuen lehenbiziko eraikina izan zen. Herbehereetan edukiera handiena duen estadioa da, 52.960 ikusleentzako edukiera duelarik. UEFAk elite (kategoria 4) gisa sailkatua du.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Barnealdea.
-
Kanpoaldetik.
-
Kanpoaldea.
-
Barnealdea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amsterdam Arena estadioaren webgunea (Nederlanderaz) (Ingelesez)
- Amsterdamgo Ajax futbol taldearen webgunea (Nederlanderaz) (Ingelesez)