John Fitzgerald Kennedy Jr.
John Fitzgerald Kennedy Jr. | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Fitzgerald Kennedy Jr. |
Jaiotza | Washington, 1960ko azaroaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | Ozeano Atlantikoa, 1999ko uztailaren 16a (38 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: hegazkin-istripua |
Familia | |
Aita | John Fitzgerald Kennedy |
Ama | Jacqueline Bouvier Kennedy |
Ezkontidea(k) | Carolyn Bessette-Kennedy (en) (1996ko irailaren 21a - 1999ko uztailaren 16a) |
Bikotekidea(k) | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Brown Unibertsitatea New York University School of Law (en) Saint David's School (en) Phillips Academy (en) New Yorkeko Unibertsitatea Collegiate School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta argitaratzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
| |
John Fitzgerald Kennedy Jr. (Washington Hiria, 1960ko azaroaren 25a - Ozeano Atlantikoa, 1999ko uztailaren 16a) John F. Kennedy, AEBetako presidentea, eta bere emaztea zen Jacquelineren semeetako bat izan zen, Caroline Kennedyren anaia gaztea. John F. Kennedy Jr., JFK Jr., John Jr. edo John-John' izenak hartu zituen eta abokatu, kazetari eta edizio lanetan ere aritu zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John Fitzgerald Kennedy Jr. Washingtonen jaio zen 1960ko azaroaren 25ean. Aita John F. Kennedy izan zuen, AEBetako 35. lehendakaria eta ama, berriz, Jacqueline. Arreba zaharrago bat izan zuen: Caroline Kennedy.
John txikia, aita AEBetako lehendakari egin eta handik 2 astetara jaio zen. Lehen 3 urteetan Etxe Zurian bizi zen, komunikabideen begiradapean beti, aita hil zuten arte. Hirugarren urtemuga baino 3 egun lehenago izan zen hori, 1923ko azaroaren 22an. 60ko hamarkadan, haurtxoak aitaren hil kutxari egiten zion agurra denek ezagutzen zuten irudi bilakatuko zen[1].
Aita hil eta gero, John Manhattanen, New Yorken, hazi zen. Alargundu eta eta handik 5 urtera, ama Aristoteles Onassis magnate grekoarekin ezkondu zen. Hala ere, osaba Bobby izan zen Jackie, Caroline eta John zaindu zituena.
Collegiate Schoolen ikasi bazuen ere, Phillips Academy institutuan graduatu zen eta Brown unibertsitatean matrikulatu eta Historian graduatu zen (1993). Kennedyk atseden hartu zuen gero eta Indiara bidaiatu zuen, Delhiko unibertsitatean egon zelarik. Garai hartan ezagutu zuen Ama Teresa.
1984 eta 1986 urte artean, New Yorkeko Harreman Komertzialen Sustapenerako Bulegoan egin zuen lan. Garai hartan, zaletasun handia piztu zion lanetan ere ibili zen, antzerkian, alegia.
1995ean, Kennedy eta Michael J. Berman magnatearen artean, George sortu zuten eta Johnek enpresaren akzioen erdia kontrolpean zuen. Hau hil zenean, Hachette Filipacchi Magazines aldizkariak erosi zuen eta 2001 arte iraun zuen. Orduan itxi zuten, baina heriotza baino lehen, beldur hori adierazita zuen Johnek[2].
1996ko irailaren 21ean Carolyn Bessettekin ezkondu zen Cumberland Islanden, Georgian. Caroline izan zuten amabitxi eta bere lehengusua zen Anthony Stanislas Radziwill aita pontekoa.
1999ko uztailaren 16an, Kennedy (38 urte), bere emaztea Carolyn (33 urte) eta Bessette Lauren koinata (34 urte) desagertu egin ziren pilotatzen ari zen Piper Saratoga II HP hegazkina ez zenean aireportura iritsi. Hirukotea lehengusua zuen Rory Kennedyren ezkontzara zihoan eta itsasoan murgildu zen. Aurkitu zituztenean, pilotuaren erroreren bati atxikitu zioten ixtripua. Gaua zen eta lainoa. Ziurrenik, despistatu egingo zen.
Uztailaren 21ean, Hyannistik Duxburyra eraman zituzten 3 gorpuak eta Mayflower Cemeteryko krematorioan erre zituzten[3][4].
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
John Fitzgerald Kennedy Jr. eta bere ama Jacqueline
-
Bi JFK
-
1963ko azaroaren 25a, Jacqueline Kennedy eta bere seme-alabak (John Jr eta Caroline) John Fitzgerald Kennedyren hiletan. Atzean, Robert Kennedy
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) http://www.nytimes.com/2012/03/05/us/stan-stearns-who-caught-jfk-jrs-salute-on-film-dies-at-76.html
- ↑ (Ingelesez) http://www.medialifemagazine.com:8080/news2001/jan01/jan02/5_fri/news1friday.htmll[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) http://www.washingtonpost.com/wp-srv/national/longterm/jfkjr/recovery.htm
- ↑ (Ingelesez) http://www.washingtonpost.com/wp-srv/national/longterm/jfkjr/stories/kennedy072399.htm
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Fitzgerald Kennedy Jr. |
- 1960ko jaiotzak
- 1999ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako kazetariak
- Ameriketako Estatu Batuetako abokatuak
- Ameriketako Estatu Batuetako hegazkinlariak
- Irlandar estatubatuarrak
- Washington Hiriko jendea
- Hegazkin istripuan hildakoak
- John F. Kennedy
- Socialiteak
- Kennedy familia
- Ezkerrak
- Ameriketako Estatu Batuetako presidenteen seme-alabak