Juan San Martin
- Artikulu hau euskaltzain eta idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Martin».
Juan San Martin | |||||
---|---|---|---|---|---|
1989 -
1964 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Eibar, 1922ko ekainaren 23a | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Hondarribia, 2005eko maiatzaren 30a (82 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | arartekoa, idazlea, arkeologoa, argazkilaria, espeleologoa, kazetaria eta poeta | ||||
Juan San Martin Ortiz de Zarate (Eibar, Gipuzkoa, 1922ko ekainaren 23a - Hondarribia, 2005eko maiatzaren 30a) euskal idazlea, espeleologoa, arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa eta euskaltzaina izan zen. Bere obra batzuetan Otsalar ezizena erabili zuen.
Datu biografikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Gerra Zibilaren garaian erbestera joan behar izan zuen, familiarekin batera, beste hainbatek egin bezala.
1989an aukeratu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko. 2006ko azaroaren 17an Eibarko seme kuttun izendatu zuten.[1]
Literatura eta euskalgintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluak argitaratzen 1950eko hamarkadan hasi zen. 1959an kaleratu zuen lehen liburua: Juan Antonio Mogel. Bere bizitza ta lanak. Poemak idazteko Otsalar ezizena erabili zuen, 1960ko hamarkadan erreferentzi bihurtuz. 1964an euskaltzain oso izendatu zuten.
Euskara batua sortzearen aldeko Ermuko zinean (1968), besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren. Ipar Euskal Herrian Euskal Idazkaritzak 1964an onartutako gomendioak onartuz eta erabiliz, denbora laburrean ohitura bihurtu zituzten. Geroago, 1970ean Batasunaren Kutxa liburuaren sarreran, Baionan eta Eibarren Ermuko zina berretsi eta sinatutako hirurogeita hiru euskaltzale eta idazleen zerrenda argitaratu zen. Horien artean baziren lehen aipatutako eibartarrak: Imanol Laspiur, Juan San Martin, Serafin Basauri eta Bego Etxebarria.[2][3]
Egan aldizkariko zuzendari izan zen 1983tik 1989ra.[1]
Espeleologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]40ko hamarkada amaieran Aranzadi Zientzia Elkartearen espeleologia sailean lanean hasi zen, Eibar inguruko kobazuloen katalogazio eta esplorazioan, Jesus Elosegi Irazustaren zuzendaritzapean. Zenbait esplorazio handitan ere aritu zen, hala nola Gesaltza-Arrikrutz sarean (Oñati: haren topografia egin zuen, Felix Ruiz de Arkauterekin batera),[4] Aitzbeltz leizean (Mendaro, Gipuzkoako orduko leizerik sakonena)[5] eta San Martin leizean (Erronkari). Azken horretan, 1960 urtean, La Vernako tunela zulatzea ahalbidetu zuen topografia taldean aritu zen; eta Aranzadi Galeria aurkitzeko egin zen eskaladaren arduradunetako bat izan zen.[6]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antologiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uhin berri, Donostia, 1969.
Biografiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kronikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antzinako Eibar. Eibar, 1993.
Narrazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zirikadak. Ipuin barregarridun liburua. Zarautz, 1960.
- Eztenkadak. Gertaera barregarridun liburua. Zarautz, 1965.
Saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gogoz. Donostia, 1978.
- Bidez, Donostia, 1981.
- Landuz. Donostia, 1983.
- Euskararen ostarteak. Donostia, 1998.
- Giza eskubideen inguruan. Donostia, 2000.
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estudio etnografico del Valle de Urraul Alto (Luis Peña Santiagorekin elkarlanean). Donostia, 1966.
- Escritores euskericos. Bilbo. 1968.
- Hegatsez (Serafin Zubirirekin elkarlanean). Zarautz, 1971.
- Elgueta con Anguiozar y Ubera. Donostia, 1975.
- Literaturaren inguruan. Donostia, 1980.
- Erromanikoa Euskal Herrian. Donostia, 1983.
- Jose Manterola. Donostia, 1985.
- Esanak eta eginak. Gasteiz, 1994.
- Santa María de la Asunción de Hondarribia. Su Historia, arte y arquitectura.
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juan San Martin beka 2001 urtean jarri zen abian Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetzan. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da.
- Eibarko Udal Liburutegiak Juan San Martin izena du.[7]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aranburu Sagartzazu, Xabier: Giza eskubideen inguruan (Juan San Martin). - Egan, 2001-1/2, 249-250.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Larreategi, Mikel. «Juan San Martin (Eibar, 1922 - Hondarribia, 2005) — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
- ↑ «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ «Batasunaren kutxa» www.euskaltzaindia.eus (Jakin) 193 (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).
- ↑ GOICOETXEA MARCAIDA, Ángel. 1997. La Sociedad de Ciencias Aranzadi. Medio siglo de trabajos, 1947-1997. Munibe suplemento 11.
- ↑ La espeleología en las distintas provincias. In: EEE. Espeleología en el País Vasco. Ed. Auñamendi, 1980, p.373.
- ↑ UBACH TARRÉS, Montserrat. 1971. 20 años de exploraciones en la Sima de la Piedra de San Martín. p.649-664. In: ERE. 1971. Espeleòleg. Butlletí d'informació i relació. N. 14-15, agost 1971. Centre Excursionista de Catalunya, Barcelona. 128 p. San Marti Harriari buruzko monografikoa.
- ↑ «Juan San Martin Eibarko Udal Liburutegia — Kultura — Eibarko Udala» www.eibar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Literaturaren Zubitegian
- Eibar.org webguneko informazio zabala
- Guregipuzkoa.eus. Webgune horretan, Juan San Martinek ateratako hainbat eta hainbat argazki daude ikusgai.