Kōraku-en
Kōraku-en | |
---|---|
後楽園 | |
Three Great Gardens of Japan 100 Best Urban Parks in Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Okayama |
Izendaturiko hiria | Okayama |
Japoniako auzoa | Kita-ku |
Ur-masa | Asahi River (en) |
Koordenatuak | 34°40′04″N 133°56′06″E / 34.667664°N 133.935056°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1700 |
Jabea | Okayama |
Arkitektura | |
Azalera | 14 ha |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Kōraku-en (japonieraz: 偕楽園 ) Okayaman dauden lorategi famatuak dira, Japoniako "hiru lorategi ederrak" osatzen dituzte Kairaku-en (Mito) eta Kenroku-en (Kanazawa) lorategiekin batera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Okayamako jauna zen Ikeda Tsunamasak sortu zituen lorategiak 1700 urtean eta ordutik gaur arte ia aldaketarik gabe mantendu da Tsuda Nagatadak egindako diseinua. Hasiera batean Koen izena eman zitzaion Okayamako gazteluaren atzealdean baitzegoen baina 1871 urtean Kōraku-en izena hartu zuen "sen-yu-koraku" izpirituaz (besteak baino lehenago tristetu, besteek baino beranduago disfrutatu) eraikia baitzen.
1884 urtean Okayama prefeturaren esku gelditu zen eta publikoari ireki zizkion ateak. 1934ko uholdeek eta 1945eko bonbaketek kaltetu bazuten ere berreraikia izan zen Edo Aroko margo eta dokumentuei jarraituz.
Lorategiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asahi ibaiaren iparraldeko ertzean kokaturik dago uharte txiki batean. Kaiyu estiloan diseinatu zen eta bidexkak putzuak, muinoak te-etxeak eta errekak zeharkatzen ditu.
Guztira 133.000 m²-ko azalera dauka. Erdian Sawa-no-ike (padura putzua) dago eta hiru uharte txiki ditu, Kyoto ondoko Biwa aintziraren paisaien erreplikak dituztenak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Enyo-tei etxea.
-
Sawa-no-ike putzua.
-
Mino-shima.
-
Ibilbideak.
-
Parkea, atzean Okayamako gaztelua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Webgune ofiziala
Japoniako hiru lorategi ederrak |
---|
Kairaku-en | Kenroku-en | Kōraku-en |